Eztabaida:Ezkoze

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontua bada, Euskal herria ez badela konsideratzen, hala jarri beharko litzatekeela, hau da, NBko infotaula eta aurkibiderik gabe. Ezin dezakegu ahaztu, euskaltzandiak ez duela Euskal Herrikoa kontsideratzen, Biarnokoa baizik. Errioxako hainbat eta hainbat herri izan ziren esaterako Nafarroako parte Erregimen zaharrean baina gaur egun Euskal Herritik at daude, Ezkoze moduan. Nire ustez, Biarnora pasa behar da eta infotaulak aldatu.--Janfri; bai esan? 19:32, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Nik dakidanez, legearen arabea, Biarno, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Xiberoa -ohi bizkonderriak edo ohi probintzia istorikoak badira ere- ez dira administratiboki existitzen. Hizkuntza kontuan izan ezkero, agerikoa da Biarnoko Eskiula euskal herri(a/bat) dela, eskiulatarrek zubereraz hitz egiten baitute, eta Baiona, Miarritze eta Angelu ez direla euskal herririk, berezko hizkuntza okzitaniera -gaskoiera- delako; ez ditugu Lapurditik kanpo uzten, hiruek probintzia tradizional honen parte hartzen dutelako istorikoki. Euskaltzaindia hizkuntza-akademia da, ez historia-akademia. Frantsesezko Wikipediaren Ezkoze [1] orria eta Nafarroako Beherako udalerri zerrendei erreferentziak ikustea beharrezkoa dela deritzot. —Hegibeltz 21:35, 17 Otsaila 2008 (UTC)
Berriro diot orain hemen, Udalbiltzak Ezkoze Euskal Herriko udalerri gisa onartzen duela. Euskal Herria berez ez den entitate politiko bat denez eta Udalbiltza denez instituzio nazional bakarra autoritate bat baduela uste dut. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     22:18, 17 Otsaila 2008 (UTC)
Pasaia, Donostia eta Hondarribia ere izan ziren hiri gaskoiak bere garaian, inmigrazio euskaldunaren ondorioz geroago euskaldundu egin zirenak, geroago Baionaren antzera (Angelu eta Miarritze herri txiki euskaldunak izan direlakoan nago). Udalbiltzak aitortzen badu NBko herri modura, primeran, jarriko dugu hala kontsideratzen duela, baina euskaltzaindiak ordea ez diola aitorpen hori ematen (Errefentziak jarrita). Infotaula eta aurkibidea lotu daitezela bertan, hori bai, ezin dut kokapen maparik marraztu, ez baita agertzen Nafarroa Behereko udalerrien mapan.--Janfri; bai esan? 08:27, 18 Otsaila 2008 (UTC)
Theklan, begituten egon naz udalbiltzaren webgunean eta ez dot topatu Ezkoze EHko udalerri gisa... Harluxet entziklopedian ere herri bearnes moduan agertzen da [2]--Janfri; bai esan? 09:17, 26 Maiatza 2008 (UTC)
Barka, udalbidekoan begiratu dut.--Janfri; bai esan? 09:18, 26 Maiatza 2008 (UTC)

Begiratzen egon naiz eta ez dut erreferentziarik ikusi Udalbiltzako webguneko Datu Talaian. Theklan, jarriko al zenuke erreferentziaren bat? Bestela, jarraitzen dut esaten ez dudala pixusko arrazoirik ikusten herri Euskal Herritarra kontsideratzeko, Eskiularen moduan.--Janfri; bai esan? 14:31, 9 Abendua 2008 (UTC)

Nafarroa Beherea[aldatu iturburu kodea]

Carte des généralités, subdélégations et éléctions à la veille de la Révolution de 1789, CNRS, Paris, 1988 liburuaren arabera, ez dago dudarik: Ezkoze Nafarroa Beherekoa zen Erregimen Zaharrean. Beraz, Nafarroa Behereko herrien zerrendan agertu beharko luke. Esklabe bat zen, Jeztaze Zuberoan eta Petilla Nafarroan bezala.