Eztabaida:Faxismo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Artikulua nabarmentzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Ukitu gutxi batzuk eginez gero nabarmentzekoa dela uste dut. --Xabier Armendaritz 2012-01-27, 15:05

Nire ustez, artikulu bat nabarmentzeko ezinbestekoa da erreferentziatuta egotea, eta hori ez da honen kasua.--Orereta (erantzunak) 23:19, 28 urtarrila 2012 (UTC)
Erreferentzia orokor bat badu (Lur entziklopediak). Hala ere, erreferentzia zehatzak behar diren ala orokor horrekin balio duen erabaki beharko da. Nik baietz, balio duela interpretatu dut, baina egia da xehetasun hori ez dagoela araututa euskal Wikipedian, oker ez banabil (Laguntza ataleko «Erreferentziak» artikuluan, «Iturriok testuliburuak, gaiari loturiko monografiak edota bestelako argitalpenak izan daitezke» jartzen du; beraz, entziklopediak ere izan daitezke). Horrenbestez, artikuluak nabarmentzeko bozketan parte hartzen dutenek erabaki beharko dute ea artikuluak baldintza hori betetzen duen edo ez. (Gainera, zenbait zatitan wikitu gabe dago nire ustez; izan ere, beste artikulu batzuetara jotzeko loturak jartzea falta da, adibidez: «Bigarren Industria Iraultzak ekarritako joera» izan beharko luke, iraultza horri buruzko artikulura jotzeko lotura markatuta). --Xabier Armendaritz 2012-01-30, 12:44
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia:
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2012-01-27.