Eztabaida:Fotoarnasketa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez deritzot oso zuzen fotoarnasketa landareen arnasketa mota berezi bat dela esateari. Zuzenagoa da adieraztea fotoarnasketa, C3 landareek, argipean eta oxigeno kontzentrazioa handia izateagatik Calvin zikloko rubisko entzimak oxidasa jardueraz aritzen denean, hartzen duten bide metabolikoa dela esatea. Honen ondorioz oxigenoa kontsumitu , metabolitoak oxidatu eta azkenik karbono dioxidoa askatzen bada ere, ez du zerikusirik arnasketa zelularrarekin, ez baita fosforilaziorik gertatzen besteak beste. Prozesu hau ingurune lehor eta beroetan ematen da hostoen estomak ur-galerak ekiditeko ixten direnean gertatzen da.