Eztabaida:Gernikako bonbardaketa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Oso laburra da.Esaterako ez duzue aipatu bonbardaketa,arratsaldeko 4retan izan zela eta asoka zegoela egun horretan.Obeto egongo lirateke , pintore ordez ,margolari jarriko bazenuten(Picassoren esparruan). musu bero bat :P Amaia Perea Mintegi

Hori dena zuk zeuk ere jar dezakezu, Amaia. Wikipedia denona da. Euskaltzale bat 18:10, 14 Apirila 2008 (UTC)

Arrazoia du "Amaiak". Bonbardaketa igande baten egin zen asoka zegoelako eta horrela, jende gehiago egongo zelako.

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Bombing of Guernica» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Hildakoen kopuruak[aldatu iturburu kodea]

Ez zait onargarria iruditzen hamarkadetan botatakoak infotaulan jartzea. Gezur batekin hasitako tesiari ezin zaio babesa eman. Errepublikazaleek eragindako sutea izatetik hasi, eta 25 hildako egotera eraman zuen kontakizuna, eta oportunitatearen arabera gehitzen joan diren kopuruak gezur baten bilakaeraren historia bat dira. Uste dut azken ikerketak, Xabir Irujok egindakoak, kreditu osoa merezi duela infotaulan agertzeko. Kreditua merezi duen beste tesi bat balego, ekarri mesedez eztabaidara. Iñaki LL (eztabaida) 09:26, 12 martxoa 2019 (UTC)

@Iñaki LL Arratsaldeon. Hildakoen kopuruarekin ados egonda ere, ez da bidezkoa "orkilla" edo gutxi gora beherako datuak jartzea? Frankismoak sortutako gezurren ondorioz datuak galdu ziren eta 2000 hildako eta gauza gehiagorik ez idaztea... ez dakit ba.-Oraina (eztabaida) 16:52, 16 apirila 2019 (UTC)
Aupa Oraina, nire ustez, onena da erreferentzia jartzea, uste dut Internetetik lor daitekeela, edo nik beharbada badut ordenagailuan. Kontua da orain arteko azterlanak partzialak izan direla, eta ez dute kontuan hartu elizan edo haren sotoan, aterpetuta zegoela, egosita hil zen jende guztia (ez dakit 500 eta 1000 artean ote ziren). Hala ere, zure ustez, beste baliozko erreferentzia serio bat badagoela uste baduzu, aurrera. Iñaki LL (eztabaida) 17:15, 16 apirila 2019 (UTC)