Eztabaida:Guadix

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Guadix udalerriko herritarren euskarazko izendapena guadixtar da. Arrazoiketa hau da:
Nere iritziz eta euskaraz herritartasuna adierazten duten izendapenen ikuspuntutik ikusita, bestelakoak "accitano" edota "guadijeño" egundoko erderakadak dira, hau da, gazteleraz bakarrik erabiltzen dira, ez euskaraz, ez ingeleraz, ez frantseseraz... begiratu hizkuntza horietako Guadixko artikuluak.
Adibide gisa, London, Dublin edota Parisko herritarrak euskaraz aipatzean Londondarrak, Dublindarrak edota Paristarrak esan ohi da. Euskaldun batek ez luke behin ere "londonians", "dubliners" edota "parisiens" erabiliko. Guadixtarrak euren buruei gazteleraz "accitano" edota "guadijeño" deritzatela jakitea behin ere gaizki ez datorren datua da (artikuluan zehaer edota erreferentzi atalean aipa daitezke, gaztelerazko izendapenak direlako argipenarekin batera), gazteleraz madrildarrei "madrileños" edota katalaneraz Gironako bati "gironí" edo "gironina" deitzen zaiela jakitea bezala, baina izendapen horiek ez nituzke euskarazko wikipediako artikuluaren infotaulan jarriko (beharbada bai jakingarri gisa artikuluan zehar), bi arrazoeiengatik: bata, euskaldunentzako arrotzak edo ezezagunak direlako, eta bigarrenik berezko euskarazko izendapenak badituztelako: madrildar edo gironatar.
--Euskalduna (esaidak hemen) 17:28, 2009ko abuztuaren 19a (UTC)

Eztabaida honetan hitz egin da kontua. Oraingoz, "guadixtar" utziko da infotaulan. Azalpen gehiago behar badira "accitano" jentilizioari buruz, artikuluan bertan egingo dira.--Unai (esan) 17:39, 24 Abuztua 2009 (UTC)