Eztabaida:Harea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hareak badu garrantzi nahikoa sarrera izateko; Hondar sarrerara birbideratzen da, baina harea guztia ez da hondarretakoa. Beste sarreratan harea-erloju kasu, harea beharrezkoa da, hala nola eraikuntza-gai gisa. Toponimoetan ere ageri da: Areatza. Uste dut biak bereizi behar direla, hondar eta harea, baina biak agerturik.--Musde H 12:49, 7 Abendua 2010 (UTC)

Ados. Aurrera!--Unai (esan) 12:50, 7 Abendua 2010 (UTC)
Niretzat hondar eta harea sinonimo-sinonimoak dira, eta hortaz ez dute artikulu bana merezi. --josugoni (erantzun hemen) 13:52, 7 Abendua 2010 (UTC)

Hiztegi Batuan begiratuta:

harea [ez du beste argibiderik ematen]
hondar 1 1 iz. 'harea' 2 iz. 'jaten edo erabiltzen den zerbaitetik gelditzen dena': eltzeko hondarrak.
hondar 2 1 iz. Ipar. 'hondoa' 2 iz. Ipar. eta Naf. 'azkena': urtearen hondarrean.

Harluxet hiztegian (hondar 2 ez dut ekarriko, Hiztegi Batukoaren antz-antzekoa delako):

harea iz. Oso tamaina txikiko harri-aleen multzoa, gutxi gorabehera 0,4-6,3 mm bitarteko alez osatutakoa. Harea larria. Harea xehea.
hondar 1 iz. 1. Jaten edo erabiltzen den zerbaitetik gelditzen dena. Kafe-hondarrak ere hartzen ditu. 2. Ia erabat hondatu edo desagertu den zerbaitetik gelditzen dena. Badira han-hemenka harresi-hondarrak. 3. Harea. 4. Zezen-plazetan eta antzinako zirkoetan, zezena toreatzeko edo borrokatzeko hondarrez estalitako esparrua. 5. Hitz-elkarte baten lehen osagai gisa, egoera edo fenomeno bat eragin duen arrazoia desagertu ondoren egoera edo fenomeno hartatik geratzen dena. 6. MAT. Zatiketan, zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza.

Beraz, harea guztiak hondar dira, baina hondar guztiak ez dira harea. Artikulu honen izenburu nagusitzat harea jarriko nuke, arrazoi hauek direla kausa:

  1. Esanahi horretan, hondar definitzeko, «harea» jartzen dute hiztegiek; harea sarreran jartzen dute definizioa, ez hondar sarreran.
  2. harea hitzaren esanahi bakarra hori da; hondar izenak, berriz, hainbat esanahi ditu, hitza ondo-ondo ezagutzen badugu ere (eta zenbat eta hobeto ezagutu, orduan eta areago) pixka bat irakurri beharko dugu zertaz ari den jakiteko.

Horiek horrela, nire botoa Musde H lankidearen proposamenaren alde. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:27, 13 Abendua 2010 (UTC)