Eztabaida:Hegoafrika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Uztailaren 6a Hego Afrika izenburua eta bertakoak, Hego Afrika terminoarengatik aldatu zen, Euskaltzaindiak hala diolako. Niri, bitxi xamarra iruditzen zait Hego Korea (eta beste Hego guztiak [1]) bi hitzetan izatea, baina Hego Afrika baten... A! badakit: gazteleraz Sudáfrica (hitz 1) eta Corea del Sur (2 hitz) dira... Bitxia benetan... --josugoni (hemen idatzi) 11:16, 20 Uztaila 2006 (UTC)

izenburuaren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Hego Afrika ala Hegoafrika?--An13sa 15:34, 22 Maiatza 2010 (UTC)

Garrantzi txikiagoa duten exonimo askoren kasuan Euskaltzaindiaren irizpideak ez dira oso finkoak, kontraesanak daude edo ez ditu arautu. Aldiz, estatuetako izenekin uste dut ez dela gehiegi eztabaidatu behar, erreferentzia ugaritan dagoeneko finkatuta daudelako. Kontraesanik aurkitzekotan (baina ez halabeharrez estatuetako izenekin) Euskaltzaindiak batzuetan "Hego" bezalakoak eta beste batzuetan "Hegoaldeko" bezalakoak (kasu honetan pertinentea da desberdintasuna, South eta Southern Africa desberdintzeko) proposatzen dituela baina ez ditu hitzak biltzen. Beste aldetik esan espainieraz hitz bat edo bi direla baina ingelesez South Africa eta South Korea (bina), frantsesez Afrique du Sud eta Corée du Sud (hiruna)...--Adrar (esan) 17:12, 22 Maiatza 2010 (UTC)
Egina--An13sa 17:30, 1 Ekaina 2010 (UTC)

Armarria falta da.[aldatu iturburu kodea]

Esanda. --83.213.79.195 15:33, 19 maiatza 2019 (UTC)

Egina-Lainobeltz (eztabaida) 20:13, 19 maiatza 2019 (UTC)