Eztabaida:Herodoto

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nori berea. Historiaren Aitaren izena, Grekozkoa, Herodotos zen (Lat. Herodotus). Badakigu, bai, hondar -s hori izendatzezko kasu-marka dela, eta ardurako mailebuetan ageri ez dela (philosopho, -logo,...), baina giza-izenak ez dira ardurako mailebuak (ez dute gainerako hitzek eginikako bide bera egiten). Bertzelako arrazoin historikorik ez izatera (izena gurean aspaldidaniko erroak eginik egoitea, erraite batetakotz: Mattheu, Joanes, Luk,...), izenak xuxen-xuxen ethorki-hizkuntzatik bere horretan hartu behar genituzke. Beraz, Herodotos (eta orobat Homeros, Alexandros eta gainerakoak). Bertzela, Euskainolari jarraiki eta berriz Sokrate, Aristotele eta horrelakokerietan has.

Hemen ere Euskaltzaindiaren arauak jarraitu ditut. Bertan Herodoto, Homero eta Alexandro agertzen dira, baina Sokrates eta Aristoteles. Euskaltzaindiaren iritzia kontutan hartu gabe, zergatik aukeratzen duzu Herodotos eta ez jatorrizko izena latinez?

Ethorkizko izena Latinezkoa ez baitzen. Grekoa zen Herodotos, ez Erromarra (izan ere, Latinari egokituriko forma dugu Herodotus, philosophus, -i Grekozko philosophos formaren egokitzapena den bezalaxe).