Eztabaida:Inauteri

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Inaute nahiz aratuste izenen aipamena baztertzera noa, egokiagoa baita, nire ustez, argitze aldera eta tokiko aldaerak izanik, horiek Euskal Herriko inauteriak artikuluan sartzea. Hasieran aukera moduan aipatzen zen karnabal mailegua kendu dela ikusi dut. Egia da Euskaltzaindiak ez duela onartu, baina OEHn agertzen da. Nazioartean erabiltzen den izendapen arruntena denez, bere aipamena berriz ere sartzeari buruzko eztabaida zabalik uzten dut. - --Joxemai; (erantzunak) 13:25, 6 otsaila 2012 (UTC)

Inaute nahiz aratuste ez dira tokiko jai edo aldarea soilak, inauteri hitzaren sinonimo-sinonimoak baizik. Egia da, euskalki edo jatorri jakin batekoak direla, baina ez dut uste Euskal Herriko inauteriei buruz hitz egitean bakarrik erabili behar direnik (Hiztegi batuan darabilten adibidea "igande-inaute eguerdian" munduko edozein tokitakoa izan daiteke). Karnabal kontuarena, hiztegi batuan ez da agertzen, ezta beste hiztegi gehienetan ere. OEH agertzen bada, agian nonbait aipatu daiteke, eta erabili den tokia egokia dirudi ("nazioartean inauteriak izendatzeko erabili ohi den"). Nik, egia esan, letra lodia kenduko nioke... eta etzana utzi. --josugoni (erantzun hemen) 20:58, 6 otsaila 2012 (UTC)

Sartu egin ditut inaute, aratuste eta beste zenbait izen. Karnabal ere sartu dut, nazioartean gehien erabiltzen den terminoa eta euskaraz mailegua dela adieraziz. - --Joxemai; (erantzunak) 07:37, 7 otsaila 2012 (UTC)

Ipini dezakezu karnabal hitzaren euskarazko erreferentzia, mesedez? Nik ez dut inon aurkitu... OEHn badago, ipini, baina adieraziz Hiztegi Batuan ez dela agertzen. Argi eta garbi uzteko kontua dela uste dut. --josugoni (erantzun hemen) 20:49, 7 otsaila 2012 (UTC)