Eztabaida:Iruñea
Iruña, Iruñea... guztiz nahasita nago... euskaltzaindiak dio Iruñea, -a dela forma zuzena (-a hori zer den ez dakit), hala ere izen ofiziala Pamplona/Iruña da, gainera Hiriko webean Iruñeko... erabiltzen da eta ez Iruñeako edo Iruñako... ez dakit zer den zuzenena, esan dudan bezala... guztiz nahasia nago ^^ --Unaiaia (¿iritzirik?) 20:05, 29 Urtarrila 2006 (UTC)
- Gehien erabilitako toponimoa Iruña da, Google egin proba. Kabri, (erantzunak hemen) 20:06, 29 Urtarrila 2006 (UTC)
Izen ofiziala IRUÑA da, eta ez IRUÑEA.--212.21.250.252 23:06, 10 Maiatza 2008 (UTC)
- Bai, eta Bilbao eta ez Bilbo. Baina euskaltzaindiak hala izan beharko lukeela esaten du. -Theklan · ezt
· @
23:45, 10 Maiatza 2008 (UTC)
Eta Erronkari ibaxeko uskaraz Uruña da. "Atzo, Uruñan izan nindezun" "Engoxan, Uruñati eltu nuzu"...
Izen ofiziala BILBO da. Bilbao baztertu egin zuen Euskaltzaindiak. —Aurreko iruzkin sinatugabea 95.121.134.169 (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du.
- Ofiziala, ofiziala... beharbada errazegi erabiltzen dugu ofizial adjektiboa. Besterik gabe esanda, ez du ezer askorik esan nahi.
- Legearen aldetik, Bizkaiko hiriburuaren izena Bilbao da. Izen hori da lege testuetan eta errepideetako seinaleetan erabili behar dutena.
- Hizkuntzaren aldetik, ostera, euskara arautzen duen erakundeak erabaki du hiri horrek Bilbo izena duela.
- Beraz, izen ofiziala, edo egokia, edo zuzena, edo arauzkoa... bata ala bestea izango da, zeini egiten diogun kasu. Euskal Wikipedian, arau orokor gisa, Euskaltzaindiari egiten diogu kasu; beraz, euskal Wikipedian erabili beharrekoak Bilbo eta Iruñea dira, hemen eztabaidatu direnei dagokienez. Eta Euskaltzaindiak Iruñea, -a jarri du bukaerako a hori mugatzailea dela adierazteko; hau da, deklinabideko hainbat kasutan -a hori galtzen dela jakinarazteko: Iruñean, Iruñeaz baina Iruñeko, Iruñera, Iruñetik... Berdin gertatzen da -a mugatzailea duten Bizkaia (Bizkaian, Bizkaiko) eta Euskal Herria (Euskal Herriaz, Euskal Herritik) toponimoekin, adibidez. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:22, 22 Azaroa 2010 (UTC)
[aldatu] Administrazio atala ezabatzea...
Nik uste dena ezabatzea oso erabaki erradikala dela... bertatik gauza asko aprobetxatu ahal ziren. -Theklan · ezt
· @
21:16, 12 Maiatza 2008 (UTC)
- Ez dut ezabatu, baizik eta Iruñeko Udala artikuluan sartu. Informazioa nahiko zehatza da eta ez du zertan Iruñeko artikulu orokorra potolotu. --josugoni (erantzun hemen) 21:27, 12 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] Artikulua babestu
Eskerrik asko. Zariquiegui 18:03, 8 Abendua 2009 (UTC)