Eztabaida:Katalan Herriak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal tradizioak eskatzen duen [JENTILIZIO + IZEN] ordenaz[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak "Herrialde Katalanak" du arautua, ez "Katalan Herriak". —Aurreko iruzkin sinatugabea 37.1.176.231 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-06-02, 11:08).

Loturarik? -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:44, 2 ekaina 2013 (UTC)

Uste dut gure iruzkingile anonimoak Hiztegi Batuko «katalan» sarrerako adibidean ageri den «Herrialde Katalanak» hori aipatu nahi zuela. Adibide horrek, ordea, ez du arau indarrik. Euskaltzaindiak ez du izen hori euskara batuan nola den arautu, eta adibide horrek forma hori artikuluan sinonimotzat sartzeko beste ezertarako biderik ez du ematen. --Xabier Armendaritz 2013-06-02, 17:09 (UTC)



Bai, baina neuk dakidala "katalan", kasu honetan, adjektiboa da, "herriak" izenari laguntzen dion adjektiboa, eta euskarazko ordena ohikoena lehenengo izena eta gero adjektiboa da. Katalan gizonak? katalan literatura? katalan politika? katalan kultura? mina ematen didate belarrian... —Aurreko iruzkin sinatugabea 87.223.184.92 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-04-18, 01:50).

Zuk proposatutako ordena euskarak berezkoena balu, zergatik ditugu gure tradizioan sendo errotuta frantses haize, frantses arbi, frantses porru...? Jentilizioa ez da edozein adjektibo, eta [JENTILIZIO + IZEN] ordena dugu euskararen tradizioan sendo errotuta, ez alderantzizkoa.
Orotariko Euskal Hiztegira jotzen baduzu, adibideak barra-barra:
«
  • Hantik ere frantses adajioa: arrautze bat ebasten dian, idia ebatsiren diala.
  • Frantzes bandera duzu ohorez betetzen.
  • Izan direla franses errege handiak / badakike kondatzen hekien mihiak.
  • Frantses armada bozkariorekin hartu zuten nafartarrek.
  • Frantses Errepublika zer den orai guziz, / kanta zezakeiagu berak erakutsiz.
  • Frantses hitz bakar zonbeit ikasirik.
  • Bainan erretzetik beiratu ninduten han berean aurkitu frantses adixkide batzuek.
  • Besteak berriz Erromako frantses semenariorat.
»
Horra hor [JENTILIZIO + IZEN] ordenak tradizioan dituen sustrai sendoak. --Xabier Armendaritz 2017-04-18, 07:35 (UTC)

Ematen du "frantses" arau gabe salbuespena dela. Badago beste adibiderik hiztegi horretan? Katalan, adibidez?