Eztabaida:Landak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreferentziatzen den iturrian euskal izen arautu moduan Landak / Landes ageri da (forma bikoiztua). Inon ez ditut Landeta edo Gaskoniako Landeta -bide batez Gaskoiniako berhar luke- formak aurkitu. Besteok? --Orereta (erantzunak) 11:25, 13 Uztaila 2010 (UTC)

Exonimoak beste behin. Hau Euskaltzaindiak araututa dagoenez, Oreretak esan bezala artikuluak Landak edo Landes hasi behar; berdin Gaskoinia. "Landeta" forma hori erabili bada, neuk ez dut erreferentziarik ezagutzen, ez bada deklinatuta, "Landetan"...); "Landak" nahiko zabalduta dago eta agian ez zen bigarren aukera hori ere proposatu behar baina tira, akademiak dixit. Segidan bi kontzeptu nahasten dira, departamendua eta Landa geografikoak (ikus lotura, geuk euskaraz ez dugun Landes de Gascognera doa, ez departamendura), Neuk horrela jarriko nuke (inspirazio pertsonal eta okzitanierazko wpn hartuta):
Landak edo Landes (okzitaniera tokiko hizkuntzan Lanas eta frantsesez ofizialki Landes) Frantziako departamendua da, Okzitaniako Gaskoinia eskualdean dagoena. Akitania eskualde administratiboko bost departamenduetako bat da. Izena "Gaskoiniako Landak "(las Lanas de Gasconha) eskualde naturaletik hartu zuen baina beren mugek ez dute bat egiten. Edo honelako zerbait. Bide batez, hiriburuaren izenaz neuk nahiago nuke lo Mont okzitaniarra baina Euskaltzaindiak arautu zuenez 36. arauan oinarrituko nintzateke Mont-de-Marsan ipintzeko; Mendi-Marzana ez nuke lehenetsiko, dirudienez beste garai batzuetako etimologia asmatu bati dagokio.--Adrar(esan) 15:17, 13 Uztaila 2010 (UTC)
Beste kontu bat gehitzearren: dugun artikulu bat Landetako basoa da, baina ez da Landes de Gascogne, Forêt des Landes baino. Ea animatzen naizen Gaskoiniako Landak artikulua egiten.--Adrar(esan) 8:52, 14 Uztaila 2010 (UTC)

Adrar, aldatu dut sarrera zuk jarritakoa kontuan hartuz, begiratu ea zer iruditzen zaizun. Orain Mendi-Marzana hori aldatzera noa, Euskaltzaindiaren arauak gailentzen dira eta. --Orereta (erantzunak) 10:03, 14 Uztaila 2010 (UTC)

Ondo, orain arauak kontuan hartu eta zuzenago dago. Laster batean banoa Gaskoiniako Landak osatzera, horrela kontzeptu desberdinak (naturala, administratiboa) islatzeko. Ondo ibili.--Adrar(esan) 12:57, 14 Uztaila 2010 (UTC)