Eztabaida:Louisiana

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nire ustez estatuaren izena ez dago ondo idatzita. Ingelesez eta frantsesez Louisiana idazten da, baina, euskaraz ez litzateke horrela idatzi behar. Missouri euskaraz Misuri bada, zergatik ez Louisiana, Luisiana bezala bihurtu? --An13sa 12:02, 18 Urtarrila 2009 (UTC)

Ez dakit Euskaltzaindiak erabaki duen Louisiana nola idatzi behar den, ez dut bere webgunean aurkitu. Aurkitu dudana da Missouri eta Mississippi nola idatzi behar diren, zerrenda honetan. Hor ibaiei buruz ari da, ez estatuei buruz, baina uste dut bati aplikatzen zaiona besteari ere aplika dakiokeela. Beraz, zerbait aldatzekotan, Misuri eta Misisipi aldatuko nituzke.--Assar; (erantzun hemen) 12:18, 18 Urtarrila 2009 (UTC)
Eta AEBko estatu guztiek izenak errepasatu behar direla uste dut: ez da koherentea, esaterako, Hampshire Berri idaztea eta New York idaztea. Hala ere, ni ez naiz ausartzen errepaso hori egitera, behintzat norbaitek Euskaltzaindiak hobetsitako zerrenda bat erakusten ez didan arte.--Assar; (erantzun hemen) 12:18, 18 Urtarrila 2009 (UTC)
To EIMAren zerrenda luzea: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf Bertan Louisiana dago.--Unai (esan) 12:25, 18 Urtarrila 2009 (UTC)

Nik uste dut Euskaltzaindiak zenbait duda argitu beharko lituzkela. New Hampshire Hampshire Berria bada, zergatik ez New York York Berria? edo New York City New York Hiria. Estatu eta hiri askoren izenak ez daude arautuak eta horrek arazoak dakartza. Galdetuko dut euskaltzaindiaren webgunean. --An13sa 13:29, 18 Urtarrila 2009 (UTC)

Hau da Euskaltzaindiarengandik jaso dudan erantzuna gai honen inguruan (nire emailera bidali zidaten):
Euskaltzaindiak ez du oraindik araurik eman Estatu Batuetako estatuen izenen euskarazko formari buruz. Europakoak joan den urtean arautu ditu Euskaltzaindiak, eta Ameriketako geografia politikoaren izenei laster helduko die, baina oraindik, esan bezala, ez dago Euskaltzaindiaren araurik, ez gomendiorik edo hobespenik. Euskaltzaindiak hori arautzen duen bitartean, euskal entziklopedietan agertzen direnak erabil zenitzake. Han, New Hampshire, New Jersey eta Louisiana aurkituko dituzu.

Alfontso Mujika
Exonomastika batzordeko idazkaria

--An13sa 14:11, 19 Urtarrila 2009 (UTC)