Eztabaida:Maratongo Gudua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluaren izena[aldatu iturburu kodea]

Pasaden astean Xabi eta biok artikuluaren izena eztabaidatu genuen. Xabitxuk "Maraton" hobesten zuen, bere ustez "Maratoi" hitza soilik proba atletikorako erabili behar dugulako. Nik berriz, Maratoiko gudua nahiago nuen eta honela argudiatu nion:

« nahiz eta Euskaltzaindiaren 147. arauan agertu ez, nahiko ziur nengoen izenaz:
  1. Etimologia. Probak lekuaren izena dakar (hemen azaltzen dute) eta 1896an jokatutako Olinpiar Jokoetan asmatu zuten. Probarako, Euskaltermek "maratoi-lasterketa" dio eta Elhuyarrek "maratoi" erabiltzen du.
  2. "Maraton", ene ustez, gaztelaniaz lekua duen izena da. Ingelesez, alemanez eta frantsesez "Marathon" esaten dute eta italieraz "Maratona". Euskaraz, nik Maratoi erabiltzea nahiago dut (berezko hitza sortu badugu, erabil dezagun).
  3. Googleen bilatu eta hona hemen emaitzak:
"Maratoiko gudua": 87 (ikusi hau adibidez)
"Maratoiko gudua": 8 (beste hau)
"Maratongo gudua": 8 (hala ere, hemengo zerrendak hobesten du)
"Maratongo bataila": 1 (hau)
»

Xabier Armendaritzek gero izena aldatu zuen, EIMAren izen-zerrendan "Maratongo Gudua" izenarekin agertzen dela esanez. Zer uste duzue? --Marklar 19:27, 15 Urria 2010 (UTC)

Goiko zerrendan aipatu diren adibideen artean, terminologiaren aldetik pisu handiena EIMArenak du: zerrenda hori oso-oso ondo aztertuta dago, eta ikasliburu guztietan erabiltzen dute, adibidez hemen. Goiko zerrenda horretan, bestalde, ez da Harluxet entziklopedia aipatzen: «Maratongo gudua».
Gainera, lasterketak maratoi izena izateak ez dio eragiten orain aztertzen ari garen izenari: guduaren izena hiriaren izenetik dator. Eta hiria Maraton dela (eta ez Maratoi) uste dut aski garbi dagoela; oraingoz, behintzat, inork ez du proposatu hiriaren izena aldatzea. Eta hiriaren izena aldatzen ez badugu, ezin dugu guduaren izena aldatu, biak elkarri lotuta doaz eta. Antzera gertatzen da maionesa / Maó bikotearekin: maionesa saltsaren izena Maó hiriaren izenetik dator, baina han gudu bat gertatu izan balitz ez litzateke maionesa gudua izango, Maóko gudua baizik.
Beraz, nik oso garbi ikusten dut gaia (horregatik aldatu nuen). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:59, 18 Urria 2010 (UTC)
Nire iritzira, eztabaidagai dena letra larrien kontua da: uste dut Maratongo gudua izan beharko lukeela. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:04, 18 Urria 2010 (UTC)

Lehen presaka erantzun dut, eta orain konturatu naiz Marklarrek hiriari ere izena aldatzea proposatzen duela. Hiriaren izen egokiagotzat, lasterketaren izena aurkeztu du: maratoi. Ikus ditzagun ea euskaraz leku izen horrek oinarririk baduen:

  1. Eskura ditudan euskal atlas guztietan (ez dira asko, baina guztiak bat datoz) hiriak Maraton du izena, eta euskal entziklopedia guztietan ere bai.
  2. Gaur egun ez erabilita ere, euskaraz idazle klasikoek Maratoi erabili izan balute (eta ez Maraton), exonimo horrek oinarriren bat izango luke, baina hori ere ez da gertatu. Euskal idazle klasikoek ez dute toponimo hori aipatu, ez du tradiziorik gure hizkuntzan.

Horiek horrela, ez dut oinarririk ikusten hiriari izena aldatzeko; eta, horrenbestez, guduari ere ez. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:44, 18 Urria 2010 (UTC)

Konbentzitu nauzu. Eskerrik asko --Marklar 17:29, 19 Urria 2010 (UTC)