Eztabaida:Marcel Queheille

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Queheille/Keheille[aldatu iturburu kodea]

Zer dela eta agertzen da txirrindulariaren abizena k-rekin? Euskaltzaindiaren onomastika datu-basean bilatuz gero, ikusiko da Queheille abizenak ez duela baliokide euskaldunik, eta beraz, nire ustez Q-rekin mantendu beharko litzateke. Zer diozue?--Janfri; bai esan? 19:44, 30 Maiatza 2011 (UTC)

Argian eginiko elkarrizketa batean ere Q-rekin agertzen da abizena.--Janfri; bai esan? 19:45, 30 Maiatza 2011 (UTC)
Bi arrazoi hauek kontuan izanik (euskarazko baliokiderik eza eta euskaraz erreferentea den komunikabide bateko aipamena), berriz ere Queheille-ra egingo dut aldaketa. Inork arazorik izanez gero, jar ditzala bere arrazoiak bertan. --Janfri; bai esan? 19:53, 30 Maiatza 2011 (UTC)
Artikulua sortzerakoan, Patrick Keheille artikulua genuela ikusi eta "K"z idaztea pentsatu nuen. Ez nuen ikerketa sakona egin, Adrarrek egindakoari eutsi baino ez. Edonola ere, ez daukat abizen horri buruzko inolako oinarrituriko iritzirik. --Marklar 17:33, 31 Maiatza 2011 (UTC)
"Keheila" euskal hitza da, zehazki zuberotarra (ikus, esate baterako, Josu Tellabideren "101 bazter Donostiako"). Gehienbat Zuberoan agertzen den deitura da "Keheille". Beraz, euskal grafiaz behar luke.