Eztabaida:Midwayko Gudua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Midwayko gudua» orritik birbideratua)

Gustatuko litzaidake jakitea ea nola esan daiteke euskaraz hainbat erabiltzen zuten japoniarrak batalla decisiva konzeptua.--Zumalabe 21:36, 27 Abendua 2008 (UTC)

Nik "gudu erabakigarri" jarriko nuke...--Assar; (erantzun hemen) 21:49, 27 Abendua 2008 (UTC)

Kasu hontan Hegazkin-ontzi marratxoekin jarria behar da?--Zumalabe 22:09, 27 Abendua 2008 (UTC)

Ikusi dut ere beste orrialdeetan, askotan errepikatzen ba da enlazea duen hitz bat, enlazeak, agertzen diren lehenengoetan jartzen dira, besteetan ez. Horrela al da?--Zumalabe 22:09, 27 Abendua 2008 (UTC)

Hegazkin-ontzi motako hitz elkartuetan Euskaltzaindiak idazlearen eskura uzten du marratxoa erabili edo ez. Euskaltzaindiaren arau hori 25. araua da. Beraz, zuk nahi duzun bezala. Egia da entziklopedietan, zehaztasunaren izenean, marratxoa erabiltzea gomendatzen dela, adibidez Ikasmaterialen Aholku Batzordearen estilo-liburuan.
Estekak errepikatzearena, ba beno, hori bakoitzaren gustura. Nik hasieran soilik jartzen ditut estekak, gero ez ditut errepikatzen.--Assar; (erantzun hemen) 23:34, 27 Abendua 2008 (UTC)