Eztabaida:Mikelats Gorroto

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mikelats... 1700. urtean... zer da hau, bromatxo bat? Edo biografia desagertarazten da edo bestela artikulua ezabatuko nuke. -19:04, 24 Urtarrila 2008 (UTC)

Hasiera batean aldatu egin nuen eta "Alegiazko biografia" ipini, azken batean, idazle anonimo baten biografia asmatua baita. Baina berriz jatorrizkora eraman dute... Berriz aldatzen badute, erdi-babestuko nuke. --josugoni (erantzun hemen) 19:08, 24 Urtarrila 2008 (UTC)

Ez, ez da bromatxo bat. Mikelats Gorroto existitzen da, idazle, musikagile eta margolaria da. Zenbait lan kaleratu ditu, azken horietako batean aipatu biografia agertzen da, hitzez hitz: “Mikelats Gorroto 1700. urtean jaio zen Anboto mendian. Mari du amandre…” Nire ustez errrespetatu beharko genuke, hala baita ezagutzen diogun biografia bakarra (eta liburu batean inprimiturik agertzen baita) Ez dut uste, beraz, “Alegiazko biografia” izenburua behar duenik, “Biografia”, baizik. Literaturan denak balio omen duenez, lizentzia literarioa deritzona, “pertsonaia” horren datuak dauden moduan utzi behar direlakoan nago. Ez dakigu, ez dugu jakin behar, behintzat, Mikelats Gorroto benetako izena ala ezizena den, idazle baten izena dela, besterik ez. Hor daude Bernardo Atxaga, Luigi Anselmi eta antzeko adibideak. Hori dela eta, “MiKeLaTs GoRRoTo euskal idazle, musikari eta marrazkilari anonimo baten ezizena da.” esaldian “anonimo” eta “ezizena” kentzea proposatuko nuke. Anonimoa ez delako eta ezizena erabiltzen duten idazleen kasu guztietan ez delako halakorik aipatzen. Mikelats Gorrotoren ingurukoa naiz eta idatzitako datu guztiak zuzenak direla ziurta dezaket.

Beno, bi gauza. Lehenengoa da Bernardo Atxagaren orrialdean ez duela jartzen biografian bere benetako izenak egin duenaren ezer ezberdinik. Hau da, Mikelats Gorroto existitzen dela ez dut dudan jartzen, baina bere biografia faltsua dela ebidentea da, horregatik alegiazkoa dela jarri behar da. Bestetik liburu batean agertzen bada eta liburua ez badago GFDL edo CC lizentzia batean egina ezin da kopiatu, copyright biolazioa delako... horregatik ez dut orain proposatuko gezurra delako ezabatzea edo titulua aldatzea, baizik eta copyright arazoak direla eta... copyvio jarrio diot, dudak baitaude horren inguruan eta momentuz ezin delako demostratu liburuaren lizentzia. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     19:41, 29 Urtarrila 2008 (UTC)
Epe batean ez bada biografia horren lizentzia askea ziurtatzen, artikulua ezabatua izango da. Eta bide batez, alegiazko eta anonimo jarri egin behar delako, hau ez delako liburu baten kontrazala, entziklopedia bat baizik, eta hitz horiek ez jartzeak konfusiora eraman dezake. Begiratu bestela Bernardo Atxaga artikulua, esan behar da zein datu diren egiazkoak eta zeintzuk alegiazkoak, hemen, wikipedian ez da literaturarik egiten.--Janfri; bai esan? 08:33, 31 Urtarrila 2008 (UTC)

“Ongi etorri Wikipediara, edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.” Horrela dakar Wikipediaren azaleko orrialdeak; ez omen da hala gertatzen, alabaina. Askatasunaren web gune aske guztien web gunean ez omen zaio bere nortasuna onartzen idazle bati. Idazle delako. Ezizena erabiltzen duelako. Web gune honetan (Internet osoan bezala) mundu guztiak (edo gehienak) ezizena erabili arren, ez da pertsonaia baten biografia onartzen. Gezurrezkoa eta faltsua omen delako. http://en.wikipedia.org/wiki/Donald_Duck orrialdean sartuz gero, Donald Ahatea pertsonaia ospetsu horren biografia irakur daiteke. Bertan, alegiazko biografia dela adierazi gabe, pertsonaiaren izen osoa, Donald Fauntleroy Duck, jaiotza-data, 1934ko ekainaren 9a, zein bestelako datu batzuk ematen dira argitara, inolako arazorik gabe. Inon ez da esaten gezurrezkoa edo faltsua denik… Oraindik ere, bizi garen garai honetan, artearen mundua ezagutzen dugun mundua bezain erreala (errealitatea islatu arren) ez dela ulertzen ez duten pertsona asko dago. Gure kultur elkartearen izenean, beraz, jasotako aurreiritzia, mesfidantza eta mespretxua direla eta, hari buruzko artikulua desagerraraztea eskatu behar dizuegu.

Argi dago ez direla gauza berdinak idazle bat, gaur egun gauzak idazten dituena eta fikziozko pertsonaia bat. Hau da, idazlea ez da fikziozkoa, bere biografia ez da hori benetan. Hala ere beste arazoak pisu handiagoa du, copyrightaren kontuak, horrek egiten duelako benetan libre leku hau.
Eta bestela ni ados nago hori mantendu behar dela, baina alegiazko jarrita, wikipedia ez delako norberaren sorkuntzarako lekua, baizik eta entziklopedia bat! Ah! Eta Donalk Duck benetan jaio zen 1934ko ekainaren 9a. Baina adibidez es:George Eliot ez zen Mary Ann Evansi bururatu zitzaion egunean jaio, baizik eta bere egunean.
Eta azkeneko gauza bat. Gauzak lasaiago hartu behar dira, hau eztabaida zibilizatu bat da eta ez du balio esateak pikatzen naiz (gara??) eta orain ezabatu! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     19:24, 31 Urtarrila 2008 (UTC)

Barkatu pikatu edo haserretu garela ulertu baldin bada. Ez da horrela. Agian gauzak esateko (idazteko) modua gaizki ulertu zaigu. Hala ere, oraindik ere pentsatzen dugu artikulua orain dagoen moduan ez duela merezi argitaratzea. Bai, badakigu entziklopedia dela, ez beste gauzarik, horrexegatik bururatu zitzaigun kasu bitxi hau, berezia zelako bere horretan ematea zela modurik onena. Jakin ez dakigu idazle horren bene-benetako datuak, ezin dira inon ere aurkitu, hori dela eta pertsonaia horren inguruan ezagutzen den bakarra benetakotzat ematea pentsatu genuen, hura bezalako (inork ere benetako nortasuna ezagutzen ez duen) beste pertsonaiaren baten moduan. Dena den, elkartean deskubritu dugun artista-edo interesgarri honen artikulua modu egokiagoan erredaktatzen bururatzen zaigunean berriro bidaliko dugu.