Eztabaida:Norberaren atean sartutako gol

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iradokizun bat: egokiagoa litzateke norberaren ateko gola edo nork bere atean sartutako gola, baina inoiz ez norbere (ondo idatzita "nor bere" litzateke, bide batez). Mila esker euskara zaintzeagatik! ;)

Aldatuko al dugu? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:34, 28 Abuztua 2009 (UTC)

Ikusi dut Euskalterm-ek badakarrela "norbere ateko gol", baina berriz diot, gaizki eratua dago eta ez dute elhuyar-ek, ez 3000 hiztegiak eta are gutxiago Euskaltzaindiarenak. "Nor bere" (egia da, halere, zenbait terminotarako "norbere-" loturik idazten dela) aditz iragangaitzetako subjektuentzat erabiltzen da (nor bere arazoez arduratu, nor bere baitan izan, etab.), baina gola sartzeak ergatiboa eskatzen du, norK bere atean gola sartzen baitu.

Ez dakit ondo azaldu dudan... ondo izan!

Hemen autogola erabili zuen Jokin Muñoz idazleak.--Unai (esan) 10:48, 28 Abuztua 2009 (UTC)

Halaz eta guztiz ere, agian termino gisa egokiago litzateke (autogolaz gain) norberaren ateko gol, nahiz eta soilik laburtasunagatik den, berez nork bere atean sartzearena hain zehatz adierazten ez baitu (sentsazio hori dut, ezen badirudi norberaren atean talde berekoa ez den beste batek sartzea izan daitekeela "norberaren ateko gola", ala?)... Euskaltzaindiaren zalantza zerbitzura bidaliko dut mezu bat, ondo baderitzozue.

Aio!


Bai, Unai, ez nago autogol-aren aurka, bestea zuzentzea proposatzen dut besterik ez. Ondo segi.

Euskaltzaindiaren erantzuna[aldatu iturburu kodea]

JAGONET zerbitzura mezua bidali nuen eta hauxe erantzun didate:

ERANTZUNA

1) Gramatika batzordearen ustez, ez da batere zuzena, “gol en propia meta” delako hori adierazteko,

     “norbere ateko gola” esatea. Ez dugu uste gramatikala den ere hori.

2) “Norberaren ateko gola”, ordea, gramatikala izanik ere, ez dugu uste egokia den,

     euskarak bai baititu beste bide batzuk, berezkoagoak, kasu honetan erabili beharko liratekeenak.

3) “Norberaren atean sartutako gola” egokia da, eta gramatikaren aldetik zuzena.

4) Egokia da, halaber, “nork bere atean sartutako gola”, eta ez du horrek inolako arazorik sortzen.

5) Azkenik, esan behar da, hemen aski egokia litzatekeela euskarak hain berea duen

     “ate propioan sartutako gola” itzulia ere.
 
   Beraz, laburtuz, gure ustez hauek dira erabilera egokiak (jakina, hemen alde batera utzi ditugu
   “sartutako” horren parean leudekeen “sarturiko”, “sartu” eta abar formak ere, beste zerbaitez ari baikara orain):
   -         “norberaren atean sartutako gola”
   -         “nork bere atean sartutako gola”
   -         “ate propioan sartutako gola”
    
   Euskaltzaindiaren Gramatika batzordea
Eskerrik asko! Aldatu dut!--Unai (esan) 10:53, 26 Urria 2009 (UTC)