Eztabaida:Petrolioaren eratorri

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dakit ondo nola itzuli Petroleum product euskarara. Pentsatu dut Petrolio-produktu izan daitekela, edo Petrolioa ekoizkin... baina agian Petrolioki neologismoa egokiagoa litzeteke... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:54, 11 Otsaila 2008 (UTC)

Ba nik ere ez dakit. Googlen azkar begiratuz: Petrolioki agiri ofizialetan erabili izan da noizbait (ikus hemen, bi kasutan). Petrolio ekoizkin gutxiagotan agertzen da. Petrolio produktu Zientzia.net-en darabilte, eta beste bitan. Ez dakit, petrolioki oso arraroa egiten zait... (ziurtasun handirik gabe diot) --Orereta (erantzunak) 22:23, 11 Otsaila 2008 (UTC)
Petroliogai bururatu zait, 2 aldiz dator googlen. 7 aldiz petrolio-gai moduan... baina esanahia ez da berbera, baizik eta pretrolioari berari izendatzeko erabiltzen da (gasolioa, adibidez) -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     23:10, 11 Otsaila 2008 (UTC)
Petrolio deribatu 3000 Hiztegiaren arabera. Baina esnearekin nola esneki erabiltzen den ba ez dakit... Kabri, (erantzunak hemen) 20:38, 13 Otsaila 2008 (UTC)
Esneki ongi dago, esne terminoak euskaraz tradizio handia duelako. Agregakin kasuan bezala, nire ustea zera da: Petrolio terminoak ez duela tradiziorik, beraz petrolioki ez dela zuzenegia. Nire proposamena: Petrolioaren eratorria. Google eztabaidetan erabiltzea ez da oso fidagarria, baina sar ezazue petrolioaren eratorriak.--Unai (esaidank) 21:01, 13 Otsaila 2008 (UTC)
Niri ondo iruditzen zait Petrolioaren eratorri erabiltzea. Eta kasu honetan Googlek -fidagarria ez dela egia bada ere- zure proposamena indartzen du... ;) --Orereta (erantzunak) 12:42, 15 Otsaila 2008 (UTC)

Ni ere petrolioaren eratorriaren alde nago.--Janfri; bai esan? 12:47, 15 Otsaila 2008 (UTC)

Ba orduan gehiengoz aukeratua, petrolioaren eratorri deituko da aurrerantzean. Kabri, (erantzunak hemen) 14:59, 15 Otsaila 2008 (UTC)