Eztabaida:Real Madril

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ni aldaketa honen aurka nago. Kluba Real Madrid deitzen da, Harlem Globe Trotters bezala, ez dela Harlemeko Munduko Bidaiariak, edo Chicago Bulls bezala, ez dela Chicagoko Zezenak deitzen. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:36, 26 Azaroa 2008 (UTC)

Berriak erabiltzen duen irizpidearekin aldatu dut, ba. Bertan toki izenak euskaraz ematen dira, euskaraz badago, noski. --josugoni (erantzun hemen) 13:30, 27 Azaroa 2008 (UTC)
Sailkapenaren kasuan Real Madrid jartzen dute, bada! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:34, 27 Azaroa 2008 (UTC)
Sailkapenean ere Real Madril agertzen zait niri (sailkapena) eta artikuluetan ere bai (artikulua). Gainera, uste dut, ETBn ere Real Madril erabiltzen dutela... --josugoni (erantzun hemen) 13:46, 27 Azaroa 2008 (UTC)
Ondo, ondo. Gehiagotan ateratzen da Real Madril bilatuz gero Berriako hemerotekan bestea baino. Hala ere batzuetan Madrid ere jartzen dutela esan nahi nuen, gutxienez sailkapen batean hala ikusi dut. Hala ere logika gehiegirik izan gabe jarraitzen duela uste dut.-Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:56, 27 Azaroa 2008 (UTC)

Real "Madril"[aldatu iturburu kodea]

Argi dago izen beraren barruan ezin direla bi hizkuntza nahastu; alegia, euskaraz ezingo genuke "Real Madril" esan, "real" gaztelaniazko hitza delako eta "Madril" euskarazkoa; are gehiago "real" izenlaguna "Madrid" izenaren osagarria denean. "Real Madrid" ala "Erret Madril(a)"(*) erabili beharko genuke. Bigarren aukera horrek inongo tradiziorik ez duenez, euskaraz "Real Madrid" esaten da, gertutasunak (hau da, euskal talde batzuk Espainiako ligan jokatzen dutelako) sortutako tradizioa dela-eta. Esate baterako, ez dugu "Erreala Sociedad"(*) esaten; bai, ordea, "Real Sociedad" ala "Erreala". Antzeko zerbait gertatzen da urrutiagoko taldeen izenekin: eztabaidan ondo esan duzuen bezala, Chicago Bulls da hemen erabiltzen dena, "Chicagoko Zezenak"(*) izenak ez baitu inongo tradiziorik gurean. Haatik, futbolean gertukoak ez diren izen batzuk norberaren hizkuntzara itzuli izan dira, normalean klub horien garrantzi historikoarengatik; adibidez, Belgradoko "Izar Gorria" gaztelaniaz "Estrella Roja" da eta ingelesez "Red Star". beraz, uste dut argi geratu dela kontua. Eskuminak futbolzale honen partez.

 Alde--An13sa 10:06, 21 Uztaila 2010 (UTC)
 Aurka. Real Madrid idaztearen alde emandako arrazoiak ez dira batere zentzugabeak. Hala ere, euskal hedabide nagusiek Real Madril idatzi behar dela dioen arau orokor bat dute. Beraz, Euskal Wikipediarako haiena baino arau orokor sendoago bat proposatzen ez bada, ez dut uste egokia denik kasuz kasu begiratzen joatea, inolako koherentziarik gabe eta arau orokor ondo oinarritu bat izan gabe. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:34, 15 Iraila 2010 (UTC)
 Aurka. Emandako arrazoi guztietan ez da toponimia bat bere ere agertzen. Berriako estilo liburuan agertzen denez, izenaren zatietako bat toponimia bat bada, hori euskaraz ematen da. Horrela da Real Madril kasuan (bide batez eitb-k eta berriak erabilia), baina baita ere CSKA Mosku, AC Milan...--josugoni (erantzun hemen) 17:19, 15 Iraila 2010 (UTC)
 Aurka. Arrazoi duzue.--An13sa 18:42, 15 Iraila 2010 (UTC)