Eztabaida:Telefono mugikor

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskaltzaindiaren Hiztegiak "sakelako telefono" baino ez du ekartzen gailu honi izena emateko; halandaze, hobetsitako izendapena hura izan beharko litzateke.

Harritzen nau ez proposatzea urrutizkin edo. Euskaltermek "telefono mugikor" proposatzen du, eta soilik "telefono mugikor": https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/telefono-movil/garraioa,-posta,-telekomunikazioak-telekomunikazioak,-orokorra-terminal-motak/fitxatermino/1867522
Elhuyarrek ere mugikor proposatzen du: https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/m%C3%B3vil
Erabileran ere, mugikor da gailentzen dena: Euskaltel, Izarkom, Guuk.
Googlen "sakeleko telefono" sarrerak 1.070 sarrera ditu. Telefono mugikor sarrerak, 18.700.
Jagoneten aipatzen da ere "telefono mugikor", "Bestalde, (telefono) mugikor forma asko hedatu da azken urteotan", eta ez dio inon ez dela erabili behar: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=332
Telefono mugikor deitzearen alde, beraz. -Theklan (eztabaida) 13:43, 22 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]
Euskaltzaindiaren Hiztegiak "sakelako telefono" badakar ere, "telefono mugikor" terminoaren erabilera askoz zabalagoa denez, arau orokorraren salbuespena egin eta "telefono mugikor" deitzearen alde. -Lainobeltz (eztabaida) 21:35, 22 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]
Arauk orokorrak dio Euskaltzaindiaren arauak jarraituko ditugula. Hiztegiko sarrerak ez dira arau. Theklan (eztabaida) 12:04, 24 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]

'

Goiko eztabaida luzea ikusita ez naiz ausartu lehen paragrafoa nire gustuaren arabera aldatzera eta honelako zerbait gehitzera:

Sakelako telefonoa, telefono mugikorra, eskuko telefonoa edo esku-telefonoa edo, lagunarteko hizkeran, sega-potoa—, batzuetan sakelakoa, mugikorra edo eskukoa gisa laburtua, eta askotan, besterik gabe, telefono deitua, haririk gabeko telefono eramangarria da...

Nik, normalean, besterik gabe, telefono esaten dut eta testuinguruaren laguntza handirik gabe oso ondo ulertzen didate. Eta konturatu naiz nik bezala jende askok egiten duela. Izan ere, gaur egungo telefono gehienek ez dute kablerik. GorkaAzk (eztabaida) 22:46, 28 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]