Eztabaida:Ubide (Bizkaia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Egun on. Bakarrik esateko agertzen den armarria ez dela Ubidekoa. Ubideko Udalaren orrian agertzen da Ubideko armarria. Ondo izan

Webgune honen arabera hau da armarria: Ubide. Eta ondo dagoela dirudi. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:26, 5 Urtarrila 2010 (UTC)

Egun on. Bai Arratiako Udalen Mankomunitatean agertzen dan armarria ondo dago baina Wikipedian agertzen dena ez da hori.

Heráldica municipal de Bizkaia liburuak honakoa dio: "En campo de plata un árbol de sinople terrasado de lo mismo y atravesados al tronco dos lobos de sable uno sobre otro de derecha a izquierda". Definizio hori errespetatuz, milaka harmarri egin daitezke. Wikipediakoa, Arratiako Udalen Mankomunitatekoa bezala, milaka horietako bat baino ez da.--Unai (esan) 13:25, 7 Urtarrila 2010 (UTC)

Bai baina Ubideko armarri ofiziala Ubideko Udalaren web orrian agertzen dena da. Milaka harmarri egin daitezke baina Ubideko herriarena bat da.

Heraldika ez da zientzia zehatza. Bi armarriak antzerakoak dira eta biek betetzen dute definizioa. Zein da arazoa? Wikipediako zuhaitzak hosto gutxiago dituela? Definizioak ez du zehazten ezer hostoei buruz. Dena den, armarriaren egilearekin jar zaitezke kontaktuan, berak asko baitaki heraldikari buruz. Agian arrazoi duzu eta gaizki dago...Unai (esan) 09:45, 8 Urtarrila 2010 (UTC)

Nik ez dut esaten armarria gaizki dagoela, diodan gauza bakarra da Ubideko herrikoa ez dela. Agian Ubide abizenaren armarria da, baina Ubide herriarena ez. Sortzen duen arazo bakarra: interneten kontsultatu ondoren, eta armarri hori aurkituta, Ubideko herrikoa dela uste dutela.

Non ikus daiteke Interneten Ubide herriko armarria? Ez da hau?. Zein da ezberdintasuna, zure ustez? Unai (esan) 10:23, 8 Urtarrila 2010 (UTC)

Bai hori da. Eta ubidekoudala.net en agertzen da ere. Ezberdintasuna? ez dakit. Zuek erabilitako armarria Ubide herriari buruzko datuak emateko ez dela Ubidekoa da arazoa. Heraldikaren aldetik ondo egongo da baina deskribapena Ubide "herria"rena da eta herriarena bestea da, besterik ez.

Y dale... non dago ezberdintasuna? Zuhaitza pixka bat ezberdina dela? Ubideko udala prest al dago bere webgunea lizentzia librean uzteko eta horrela zehatz-mehatz kopiatu ahal izango dugu bertako edukia? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:36, 8 Urtarrila 2010 (UTC)

Aldaketak egin ditut zuhaitza handiagoa zuen beste armarri bat jarrita. Gordeta zegoen artxiboaren historian. Hala ere ezberdintasuna ez da hainbesterako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:39, 8 Urtarrila 2010 (UTC)

Y dale .... ez gabiltza ezberdintasunaz hitz egiten ez? Gaia da zein dan Ubideko herriko armarria, uste dut. Nahi baduzu nik bidaltzen dizut armarria. Udalak, ahal den neurrian, herriko datuak ondo agertzea nahi du besterik ez.

Ez, ezin duzu hori egin. Armarriak copyrighta dauka, udalarena. Udalak argi utzi behar du irudi hori lizentzia libre batekin uzten duela zuzenean irudi hori egin ahal izateko. Bitartean heraldika aginduetatik kopiatu eta erreprodukzioak egiten dira. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:09, 8 Urtarrila 2010 (UTC)

Eta zer egin behar da Udalak lizentzia libre batekin uzteko?. Esan nahi dut, ze pasuak eman behar dira? Nik egin beharko nituen tramiteak eta jakiteko.

Sinplea da. Irudi hori webgunean jarri, kalitate nahiko dexentean (orain dagoena oso txikia da) eta betan zehaztu zein den bere lizentzia. Lizentzia zuek erabaki behar duzue, baina Wikimedia Commonseko bat izan behar du: Public Domain edo Creative Commonsen berde gisa agertzen denetako bat izan beharko litzateke. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:20, 8 Urtarrila 2010 (UTC)

Mila esker. Egiten dugunean abisatuko dizut. Eta barkatu plasta bat izan banaiz.