Eztabaida:Xenpelar

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eurla eta Egurrola[aldatu iturburu kodea]

Nago "Eurla" eta "Egurrola" ez ote diren gauza bera izango, baserri ber-bera, alegia. Izan ere, "Eurla"-k "Egurrola"-ren kontrakzio dirudi, beste hainbat baserri izen eta toponimotan gertatzen den bezala. Esate baterako, Hondarribiko Ogilurreta, "Ollurta", edo Irungo hiru adibide hauek: "Usategieta", "Usaita"; "Eizagirre", "Eiziar"; "Iparragirre", "Iparriar".

Aztertzeko modukoa da.

Eurla ordez, Eula jartzen du hemen. --Unai (esan) 10:17, 9 Iraila 2009 (UTC)

Aupa, Ibon naiz eta erabat ados nago. Patziku Perurenak ere soilik Egurrola aipatzen du ("Senperelarrekoaz". In: Etorrerakoak. Tafalla: Txalaparta, 1998. 33-34. orriak). Nire ustez, praktikoa izan eta Eurla hori borratu egin beharko litzateke eta soilik Egurrola utzi (2013/IX/13)

Egina. Emandako arrazoiak egokiak direnez, aldaketa sartu dut. --Xabier Armendaritz 2013-09-13, 07:52 (UTC)

Kaixo, Ibon naiz, erreferentziak sartu ditut baina ez dut asmatzen eta ezinean nabil artikuluan txukun txukun atera daitezen. Nola egin behar da zuzentzeko?

Egina. Erreferentziak atalean {{errerentzia zerrenda}} edo {{erref zer}} ipini behr dira. --josugoni (erantzun hemen) 20:00, 23 iraila 2013 (UTC)