Eztabaida:Yosemite Parke Nazionala

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea


Artikulu hau aukeratu dugu azalean nabarmentzeko. Horregatik, formatua apur bat txukundu beharko genuke, askok irakurriko baitute. Orain argazkiz beteta agertzen da, eta artikulua irakurtzea zailtzen du. Begiratu, adibidez ingelesezko bertsioa (Yosemite National Park). ez dugu zertan berdina egin behar, baino askoz argiagoa dela iruditzen zait niri.--josugoni (erantzun hemen) 16:36, 3 Uztaila 2009 (UTC)

Ni dagoen bezala uztekoaren alde nago, nere iritzia noski artikulu horren sortzailearen ikuspuntutik ematen dut, artikuluaren formatua nere ikuspuntu pertsonalaren arabera hilabete osoko lanaz osatu bainuen eta alderantzizko iritzia emango banu (argazki batzuk kentzearena) logikoa ez izateaz gain nere buruari edo besteei gezurra esatea izango bailitzateke. Niri argazki eta irudi asko dituzten artikuluak gustatzen zaizkit (soberan ez dauden bitartean), aldiz argazki bat bera ez duten artikuluek jendearenganako erakarpen indarra makalduarazi egiten dutelako iritzia dut (liburu edo testu askorekin gertatzen den bezala), testuingurua hobeto ulertzeko balio baidute, bai eta irakurketa atsegingarrigoa egin ere.
Beharbada matematikako, filosofia, logika, kimika etab. buruzko artikulu bati ez nizkioke hainbeste irudi edo argazki jarriko, hori egia da, irakurtzeko kontzentrazio behar baidute.
Yosemite Parke Nazionalean ordea argazki eta irudiei garrantzi handia eman diet, nere ustez Yosemite Parke Nazionalaren ospe guztiaren errudunak bere paisaiak direlako, gune natural honek hitzekin azaldu ez daitezkeen edertasunak baiditu (argazkiekin ere kasik azaldu ez litezkenak) eta jendeari gune honetarako jakinmina edo hara bidaiatzeko irrikia pizteko gogoaz testuaz gain argazki ugari itsatsi ditut. Adibidez, sekuaia erraldoi baten edota el capitan hormatzarraren argazki panoramiko batek jendearengan erakarpen indar bat dutela uste dut.
Halere nere ustez bozketa egin eta aukera bozketatuenaren arabera finkatu dadila artikuluaren formatua.
Ondo segi Josugoni!
P.d: Beharrezkoa ikusten dut artikulu honen Biologia ataleko Bizilekua sailaren ingelerazko bertsioa euskeratzea, artikulua erabat amaitzeke utzi bainuen (hori da artikuluaren hasieran ezarri nuen oharraren zergaitia).
--Euskalduna (esaidak hemen) 2009ko uztailaren 3a (UTC)
Agian arrazoia duzu, bertan ipini dituzun argazkiak egokiak direla, eta artikulua erakargarri bihurtzen dutela. Horregatik, proposatzen dizut argazki batzuen tamaina txikitzearena eta beste zati batzuk beste modu batean antolatzea. Ze arazoa hau da: bakoitzaren pantailaren arabera, artikuluaren formatua desberdin ikusten dela. Zuk agian ondo ikusten duzu, baina arratsaldean pantaila zabal batean artikulua begiratu eta dena desitxuratuta zegoen (argazkiak bata bestearen gainean, eskuin aldeko bi infotaulak segidan, etab.). Saiatu pantailaren erresoluzioa jaisten (edo bertako letra tamaina txikitzen ctrl eta ken sakatuz, behin baino gehiago) eta nik ikusitakoaren antzeko zerbait kusiko duzu. Hau da, pantaila guztietarako-edo balio behar duen formatua erabili beharko genuke. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 19:15, 3 Uztaila 2009 (UTC)
Ez dakit ba Josugoni, bai ctrl eta ken baita ctrl eta gehi ematen frogatzen aritu naiz eta artikuluaren formatua txikitzen edo handitzen bai baino beti berdin egituratua jarraitzen duela iruditzen zait: argazkiak eta testua bere lekuan ikusten ditut edo niri behintzat hala iruditzen zait.
--Euskalduna (esaidak hemen) 00:01, 2009ko uztailaren 4a (UTC)
Oinarrizko txukuntzea egin dut (argazki kopurua ikutu gabe, baina atalen arteko banaketa argituz), ea zer iruditzen zaizun. --josugoni (erantzun hemen) 12:04, 7 Uztaila 2009 (UTC)
Ongi iruditzen zait Josugoni.
--Euskalduna (esaidak hemen) 13:05, 2009ko uztailaren 8a (UTC)