Eztebe Ingalaterrakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eztebe Ingalaterrakoa

Eztebe Ingalaterrakoa, batzuetan Eztebe Bloiskoa (1096 inguru – 1154ko urriaren 25a) Glien Konkistatzailearen biloba zen, Adela alabaren semea hain zuzen ere. Henrike I.aren heriotzaren ostean, koroa Matilda zen jasotzekoa. Baroien batzarrak, aldiz, Ezteberen alde egin zuen, belaunaldi bateko gerra zibila eraginez.

Matildak 1139an Ingalaterra inbadituta, West Country-n gorte alternatiboa sortu zuen. Eztebek ezin izan zuen geldiarazi, eta baroiek, batzuetan bateren alde, bestetan, bestearen alde jokatzen zuten. Azkenean akordioa lortu zen, eta Matildaren semea, Henrike, zen tronua jasotzekoa Ezteberen heriotzaren ondoren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eztebe Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan