Eztei-zerrenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztei-zerrendako opariak emateko topaketak edo «bridal shower» jaiak ohikoak dira Ipar Amerikan eta Australian. Irudian, horrelako topaketa azaltzen da (Chicago, 2006).

Eztei-zerrenda ezkongaiek ezteietara gonbidatuta dauden pertsonei bidaltzen dieten oparien zerrenda bat da, egin beharreko oparia aiseago erabaki eta errepikapenak ekiditeko osatzen dena. Gehienetan, etxeko altzari eta tresneriaz osatzen da zerrenda, ezkongaiek elkarbizitza egingo duten etxerako beharrezkoak. Askotan, zerrenda saltoki batean uzten da, gonbidatuak bertara joan eta egiteke geratzen diren oparietan bat aukera dezaten. Saltokientzat dakarren negozio-aukera dela eta, marketinaren helburu dira eztei-zerrenden antolaketa eta ezkongaiei deskontuak eta bestelako abantailak eskaini ohi zaizkie eztei-zerrendan saltoki jakin batean osatzearen truke. Ipar Amerikan eta Australian ohikoa da «bridal shower» edo opariak emateko jai edo topaketa bat egitea ezteien aurretik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]