Félix Dupanloup
Wikipedia(e)tik
Félix Dupanloup frantses prelatua izan zen (Saint-Félix, Savoia, 1802 - Lacombe gaztelua, Savoia, 1878). Frantziako Akademiako kidea eta Orléansko apezpikua, alderdi katoliko-liberaleko burua izan zen Bigarren Inperioaren garaian. Diputatu izendatu zuten 1871. urtean, eta senatari hautatu zuten bost urte geroago. Pedagogiari eta kristau-ikasbideari buruzko obrak eman zituen argitara.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.