Fëanor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fëanor Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Noldor klaneko elfo bat da, Finwë erregearen eta honen lehen emaztea izan zen Mirielen seme nagusia eta Findis, Fingolfin, Irimë eta Finarfinen anaiordea.

Trebezia handia zuen urregintzarako eta silmarilen sortzailea izan zen. Fëanorren ekintzen ondorioak eta silmarilen zoria Quenta Silmarillionen istorio nagusia dira, Silmarillion lanari izena ematen dion lan honetako muina dena.

Fëanor Iluvatarren semeen artean boteretsuenatzat hartua eta Noldorren artean handienatzat hartua zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fëanor Zuhaitzen Aroko 1169. urtean jaio zen, Valinorren. Hasiera batean Curufinwë deitua izan zen, baina bere amak Fëanáro (suzko izpiritua) deitu zuen, ondo ezagutzen baitzuen bere semearen barnean zegoen gar boteretsua. Fëanorren erditzeak horrenbeste ahuldu zuen Miriel hau azkenean hil egin zela, eta, ondorioz, behar baino lehenago Mandosen geletara joan zela. Fëanor Nerdanel jakintsuarekin ezkondu zen, honekin zazpi seme izan zituelarik: Maedhros, Maglor, Celegorm, Curufin, Caranthir eta Amrod eta Amras bikiak.

Fëanor elfoen eta gizakien historiaren sortzailerik handienatzat hartzen da, paregabeko trebezia eta adimen bat zuena. Bere maisulana silmarilak izan ziren, Valinorreko bi Zuhaitzak ziren Laurelin eta Telperionen argia zuten bitxiak, eta bi zuhaitzak suntsituak izan ondoren argi honek biziraun zuen toki bakarra izan zirelarik.

Izaera sutsukoa, elfoen hiria zen Tirionetik erbesteratua izan zen arma batekin bere anaiordea zen Fingolfin mehatxatzeagatik, Melkorren gezurren ondorioz, bere aitaren maitasuna lapurtu nahi ziola uste baitzuen. Bera bere aita eta semeekin batera erbestean zegoen bitartean, Melkorrek eraso egin zuen eta Valinor argitzen zuten bi zuhaitzak suntsitu zituen, eta ondoren sartu eta Fëanorren gotorlekua arpilatu zuen, Formenos deitua, Fëanor ez zegoela probestuta, silmarilak eraman eta Finwë hilez, eta ondoren Erdialdeko Lurraldera ihes egin zuen.

Haserre, nahastua eta Valarrek zeozer egin zain egoteaz aspertuta, Fëanorrek, bere semeekin batera Fëanorren zina adierazi zuen, honen bidez, silmarilak, zituen edonorengandik berreskuratzera konprometitzen zirelarik, zituena hil behar bazuten ere, eta euren zina betetzen ez bazuten, Eru Iluvatar berari suntsi zitzala eskatu zien. Honen ondorioz, Noldor gehienak Amanetik Erdialdeko Lurraldera irtetzen hasi ziren, Alqualondëko sarraskian amaitu zena teleri elfoen aurka, Fëanorri hau Melkorren atzetik joateko euren itsasontziak eman nahi ez zizkiotenak. Honen ondorioz adierazi zuten Valarrek Noldorren patua, honen bidez noldorrek une horretatik aurrera hasitako edozein enpresa madarikatzen zutelarik, Fëanorrek orguiluz trufatu eta jazarpena jarraitu zuen arren. Era berean, Noldor gehienak Amanen utzi zituen, teleriei lapurtu zizkien itsasontzietan ez baitzuen guztientzat tokirik, bere kaxa utziz bere anaiorde Fingolfinek, honen semeek eta Finarfinen semeek zuzendutako herria, Helcaraxë bakarrik eta oinez zeharkatu behar izan zutenak, Fëanorrek euren bila itsasontzietan joateari uko egin baitzion, behin Erdialdeko Lurraldeko kostaldera iritsitakoan erreak izan zitezela aginduz.

Azkenean Fëanorrek Melkor Erdialdeko Lurralderaino jazarri zuen (kausa ero honengatik hilak izan ziren teleri eta Noldor elfoen gorpuen gainetik), baina han sutsua zenez, lehen guduan hil zen Gothmogen esku, balrog talde batekin borroka odoltsu baten ondoren. Tengwarrak ere sortu zituen, eta, uste denez, baita Palantirrak ere.

Noldorren Bigarren Errege Nagusitzat hartzen da, lehenik Amanen, eta, erbesteratua izan ondoren, Erdialdeko Lurraldeko erbestean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legendariumaren bertsio ezberdinen arabera, Fëanorren lehen izenak Finwëminya (lehen Finwë) edo Finwion (Finwëren semea) izan ziren, biak quenya hizkuntzan. Bere trebeziak ezagunak izaten joan ahala Curufinwë (Finwë trebea) deitu zuten. Bere amak Fëanáro (suzko izpiritua) izena eman zion. Elfoak, beranduago, izen hau sindarinez hartuko zuen, modu zuzena Faenor izango zen arren, Fëanorren ordez. Tolkienek akats hau eskriben nahasmen baten ondorio izan zela dio.