Führer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Führer (alemanaz lider edota gidari, Der Führer hitzak buruzagi, liderra edota gidaria esan nahi du, führen aditzetik eratorria) alemanezko hitza da. Denok uste dugunaren aurka, ez da diktatore hitzaren sinonimoa eta Alemanian edozein atal edo saileko lider edo buruzagiak izendatzeko orokortua eta ohikoa den izendapena da. Adolf Hitlerren kasuan, hitz honen esanahia espiritu, politika eta militarki Alemaniar Herriaren Gidari da.

Alemaniar hizkuntzatik at erabiltzen denean, Nazi Alderdiaren agintari nagusia zen Adolf Hitler izendatzeko erabili ohi da. Alemanian "Führerprinzip" ("Lidergoaren Hastapena") ezarri ondoren Hitlerrek hautatu zuen titulu edo maila jerarkikoa hau izan baitzen. Honen arabera, botere guztiak pertsona batengan bateratzeko, Estatua irudikatzeko eta alderdi bakarraren liderra izateko (kasu honetan, Nazi Alderdia) arduradun bakarra Liderra baitzen. Berorrek Ordena Berriaren sortzailea izan nahi zuen, honetan judutar-kristautar kultura eta zati batean greziar-erromatarra ere, Mendebaldean eta ondoren mundu maila osoan ordena berri batengatik ordezkatuak izango ziren, honen jatorria ustezko eta usadiozko "Germaniar-Eskandinaviar Europar Batasuna" batean legoke.