FC Bayern München

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
FC Bayern München
Ezizena(k) Die Roten
Sorrera 1900
Futbol zelaia Allianz Arena
(Edukiera: 69.900)
Presidentea Alemania Uli Hoeness
Entrenatzailea Alemania Jupp Heynckes
Liga Bundesliga
2011-12 Bundesliga, 2.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

FC Bayern Munich Alemaniako futbol taldea da, Munich hirikoa, herrialde horretako arrakastasuena dena eta Europako inoizko onenen artean dagoena.


Eduki-taula

[aldatu] Historia

Allianz Arena.

[aldatu] Sorrera eta hasierako hamarkadak

1900eko otsailaren 27an sortu zuten, eta garai hartan "Alemaniako Hegoaldeko Txapelketa" izeneko norgehiagokan parte hartzen zuen. Herrialde mailako lehenengo titulua 1932an jaso zuen, Liga irabazi baitzuen. 1933an naziek boterea eskuratzean taldearen lehendakaria eta entrenatzailea juduak izanik, Bayern "juduen taldea" kontsideratua izan zen. Lehendakariak eta entrenatzaileak alde egin zuten baina taldea semi-profesional bihurtu zen.

[aldatu] Alemanian nagusi eta Europako tituluak

1957 arte ez zuten herialde mailako beste titulurik lortu. Urte hartan Kopa irabazi zuten. Klubaren urrezko urteak 1965 eta 1979 artean izan zituen klubak, eta tarte horretan 3 Europako Kopa irabazi zuen hain zuzen ere. 1979an Nazioarteko Kopa ere irabazi zuten.

[aldatu] Azken hamarkadak

80 eta 90. hamarkadan Alemaniako txapelketetan erraz nagusitu zen. Hurrengo urte borobila 2001ean izan zuen berri ere UEFAko Txapeldunen Liga eta Nazioarteko Kopa irabazi baitzituen.

Azken urteak ere bikainak izan ditu. Alemaniako Bundesliga eta Kopa sarritan irabazteaz gain Europako puntako taldeetako bat bihurtu da. 2009-10 eta 2011-12 urteetan UEFAko Txapeldunen Ligako finalista izan da baina biak galdu ditu, azkena Munichen bertan jokaturiko finalean, Chelseak penaltietan irabazi ziolarik.

[aldatu] Estadioak

Municheko Olinpiar Estadioa izan da taldearen zelaia 1972tik 2005 arte. Gaur egun Allianz Arena ederrean jokatzen du.

[aldatu] Gainontzeko kirolak

Klubaren barnean futbolaz gain beste kirol batzuk ere badaude, hala nola: saskibaloia, bola jokoa, xakea, gimnasia, eskubaloia eta mahai-tenisa. Arbitro eskola bat ere badu.

2010eko Bundesliga garaipena ospatzen

[aldatu] Palmaresa

[aldatu] Alemanian: 37

  • Bundesliga (22): 1932, 1969, 1972, 1973, 1974, 1980, 1981, 1985, 1986, 1987, 1989, 1990, 1994, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2005, 2006, 2008, 2010
  • Alemaniako Futbol Kopa (15): 1957, 1966, 1967, 1969, 1971, 1982, 1984, 1986, 1998, 2000, 2003, 2005, 2006, 2008, 2010

[aldatu] Nazioartean: 8

[aldatu] Jokalari ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak