FC Dinamo Mosku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dinamo Moskva
Ezizena(k)"Txuri-urdinak"
Sorrera1923
Futbol zelaiaArena Khimki
edukiera: 18.636 lagun
inaugurazioa: 2008
PresidenteaErrusia Gennadi Solovyov
EntrenatzaileaErrusia Sergei Chikishev
LigaErrusiako futbol liga
2015-1615.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Moskuko Spartaken eta aurkako partida elurpean.
Arena Khimki estadioak 2008an ireki zituen ateak.

Moskuko Dinamo (errusieraz Футбольный клуб Динамо Москва), Moskuko futbol talde bat da, Errusiakoa. Sobietar Batasunaren garaian, MVDri lotua egon zen. Egun, Errusiako Premier Ligan jokatzen du.

Errusiako futbol talderik zaharrena da eta inoiz bigarren mailara jeitsi ez den bakarra, ez Sobietar Ligan ez eta Errusiakoan ere. Hala ere ez du inoiz Errusiako Liga irabazi.

Historia

Dinamoren sustraiak XIX mendean aurkitzen dira, 1887an sorturiko Morozovtsi Orekhovo-Zuevo Moskva taldean hain zuzen ere. Lantegi hortako langileek osatu zuten. XX mende hasieran Moskuko hainbat liga irabazi zituen. 1923an hartu zuen gaur egungo Dinamo izena eta egitura.

Sobietar Batasunaren garaian oso talde oparoa izan zen 11 Liga eta 6 Kopa irabaziz. Europa mailan ez zuen titulurik lortu baina 1972ko Errekoparen finalera iritsi zen. Bartzelonan jokatu zen final hura eta 3-2 galdu zuen Glasgow Rangersen aurka.

Errusiako Liga 1992an abiatu zen eta 1994ko bigarren postua du emaitzarik onena. 1995ean Errusiako futbol kopa irabazi zuen. 2016an 15. postuan gelditu eta historian lehen aldiz maila galdu du.

Palmaresa

Sobietar Batasuneko txapelketak: 18

Errusiako txapelketak: 1

Nazioarteko txapelketak: 0

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Dinamo Mosku Aldatu lotura Wikidatan