FC Kairat

Wikipedia, Entziklopedia askea
FC Kairat Almaty
Sorrera1954
Futbol zelaiaAlmaty Central Stadium
edukiera: 23.804 lagun
inaugurazioa: 1958 (2011an berriztua)
PresidenteaKazakhstan Kairat Boranbayev
EntrenatzaileaTurkmenistan Kurban Berdyev
LigaKazakhstango Liga
20234.a
Webguneawww.fckairat.kz
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
2018ko taldea.

FC Kairat Almaty (kazakhera‎z Қайрат Алматы Футбол Клубы) Kazakhstango futbol talde onenetakoa da, Almaty hirikoa. Kazakhstango 2 Liga eta 9 Kopa irabazi ditu, kopa gehien irabazi dituena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lokomotiv Almaty izenarekin sortu zen 1954an, eta beste toketako Lokomotiv guztiak bezala Estatuko garraio ministerioak babesturiko taldea zen. Hortik iritsi zen beren lehenengo garaipena, 1971ko Europako Trenbide-langileen Kopa hain zuzen ere. Rapid București garaitu zuen finalean 2-1 emaitzarekin. Sobietar Batasuneko bigarren maila 1976 eta 1983an irabazita urte gutxi batzuk ere lehen mailan eman zituen eta 1988an Ligako Koparen pareko zen Sobietar Batasuneko Federazio Kopa irabazi zuen.

1992an Kazakhstango txapelketak abiatu ziren eta Kairatek lehenengo Liga eta Kopa eskuratu zituen. Ordutik beste liga bat irabazi du, 2004an, baina batez ere arrakastarik handiena Kopa txapelketan lortu du, beste inork baino garaipen gehiago lortu baititu, 9 kopa guztira.

Hainbat urtetan maila apalagoan ibili arren 2013an hirugarren egin zuen ligan. 2014an berriz hirugarrena izan da ligan baina kopa irabazi du. Hurrengo urteetan ligan bigarren postuak eskuratu zituen baina hiru kopa berri irabazi zituen, palmaresean aurrena jarriz. Bost urtetan jarraian bigarren izan ondoren 2020an Liga irabaztea lortu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasunean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sobietar Batasuneko Federazio Kopa (1): 1988.
  • Europako Trenbide-langileen Kopa (1): 1971.

Kazakhstanen: 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]