FC Kairat

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:21, 19 urtarrila 2016
FC Kairat Almaty
Sorrera1954
Futbol zelaiaAlmaty Central Stadium
edukiera: 23.804 lagun
inaugurazioa: 1958 (2011an berriztua)
PresidenteaKairat Boranbayev
EntrenatzaileaEslovakia Vladimír Weiss
LigaKazakhstango Liga
20152.a
Webguneawww.fckairat.kz
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak

FC Kairat Almaty (kazakhera‎z Қайрат Алматы Футбол Клубы) Kazakhstango futbol talde onenetakoa da, Almaty hirikoa. Kazakhstango 2 Liga eta 6 Kopa irabazi ditu, kopa gehien irabazi dituena da.

Historia

Lokomotiv Almaty izenarekin sortu zen 1954an, eta beste toketako Lokomotiv guztiak bezala Estatuko garraio ministerioak babesturiko taldea zen. Hortik iritsi zen beren lehenengo garaipena, 1971ko Europako Trenbide-langileen Kopa hain zuzen ere. Rapid București garaitu zuen finalean 2-1 emaitzarekin. Sobietar Batasuneko bigarren maila 1976 eta 1983an irabazita urte gutxi batzuk ere lehen mailan eman zituen eta 1988an Ligako Koparen pareko zen Sobietar Batasuneko Federazio Kopa irabazi zuen.

1992an Kazakhstango txapelketak abiatu ziren eta Kairatek lehenengo Liga eta Kopa eskuratu zituen. Ordutik beste liga bat irabazi du, 2004an, baina batez ere arrakastarik handiena Kopa txapelketan lortu du, beste inork baino garaipen gehiago lortu baititu, 5 kopa guztira, azkena 2003an.

Hainbat urtetan maila apalagoan ibili arren 2013an hirugarren egin zuen ligan. 2014an berriz hirugarrena izan da ligan baina kopa irabazi du. 2015ean ligan bigarrena izan da eta kopako finalerako sailkatu da.

Palmaresa

Sobietar Batasunean: 2

  • Sobietar Batasuneko Federazio Kopa (1): 1988.
  • Europako Trenbide-langileen Kopa (1): 1971.

Kazakhstanen: 8

Kanpo loturak