FC Lokomotiv Mosku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Futbolʹnyĭ Klub Lokomotiv Moskva
Ezizena(k)"Parovozy" ("lurrin-makina")
Zheleznodorozhniki ("trenbidelariak")
Sorrera1923
Futbol zelaiaLokomotiv estadioa
edukiera: 28.800 lagun
inaugurazioa: 2002
PresidenteaErrusia Olga Smorodskaya
EntrenatzaileaTajikistan Igor Cherevchenko
LigaErrusiako futbol liga
2015-166.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak gola ospatzen.
Lokomotiv estadioa.

Moskuko Lokomotiv Fubol Taldea (errusieraz Футбольный клуб "Локомотив" Москва) Moskuko futbol talde bat da, Errusiakoa. Bere emaitzarik onena XXI mendean izan ditu.

Historia

Sorrera eta lehenengo urteak

Sorrera 1923ko abuztuaren 12an izan zuen Urriko Iraultzaren Taldea izenarekin. 1931an Kazanka izena hartu zuen eta 1936an Lokomotiv Mosku, izan ere Garraio ministrio sobietarraren Lokomotiv borondatezko kirol elkarteak bereganatu baitzuen. 1936an bertan Sobietar Batasuneko Kopa irabaztea lortu zuen.

Sobietar Batasunaren garaiak ez zitzaizkion oso oparoak izan. 1951ean bigarren mailara jeitsi zen. Berehala errekuperatu eta piztualdi bat izan zuen 1957an bigarren kopa eta 1959an Sobietar Batasuneko Ligan bigarren eginez.

Nazio artean ezaguna

1955ean Lokomotivek Nazioartean jokatzeari ekin zion, talde sobietarrek egiten ez zutena. Europan, Asian, Afrikan eta Ipar Amerikan ere jokatu zuen. Ohitura hau 80. hamarkadaren bukaerararte mantendu zuen eta honi esker puntako taldea ez izan arren mundu guztian ezaguna bihurtu zen Lokomotiv.

XXI mendea

Sobietar Batasuna desegin ondoren emaitza hobeak lortu ditu Lokomotivek. Yuri Semin entrenatzaielaren eskuytik 1996 eta 1997ko Errusiako Kopak irabazita Europako Futbol Errekopa jokatzeko aukera izan zuen eta birritan jarraian final aurrekoetara iritsi zen. 2002an Errusiako Liga irabazi zuen Moskuko Spartaken aldiari amaiera emanez. 2004an ere berriz irabazi zuen Liga eta 2005an Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa. 2007an ere Kopa lortu zuen.

Azken denboraldietan titulurik jaso gabe izan ondoren 2015ean Errusiako Kopa irabazi du luzapenean FC Kuban Krasnodar garaituta.

Palmaresa

Sobietar Batasuneko txapelketak: 2

Errusiako txapelketak: 13

Nazio arteko txapelketak: 1

Euskal taldeen aurkako partidak

Lokomotivek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2011-12 UEFA Europa League Final hamaseirenak Lokomotiv
Athletic
2-1
1-0
Athletic
Lokomotiv

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Lokomotiv Mosku Aldatu lotura Wikidatan