FC Nantes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Football Club de Nantes
Ezizena(k)Les Canaris
Sorrera1943
Futbol zelaiaStade de la Beaujoire
edukiera: 38.285 lagun
inaugurazioa: 1984
PresidenteaPolonia Frantzia Waldemar Kita
EntrenatzaileaFrantzia René Girard
LigaLigue 1
2015-16Ligue 1, 14.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
FC Nantesen koloreak dituen Bretainiako bandera

FC Nantes Frantziako futbol talde ezagunenetakoa da, Nantes hirikoa. Zortzi liga eta hiru kopa eskuratu ditu. Etxeko partiduak Stade de la Beaujoire estadioan jokatu ohi ditu.

Historia

Sorrera

Gerra garaian Nantesen bost futbol talde zeuden, Saint-Pierre, Stade Nantais UC, AC Batignolles, ASO Nantaise eta Mellinet. Azken honetako presidentea zen Marcel Saupinek bostak batuz talde indartsua osatzea proposatu zuen 1943an eta horrela sortu zen FC Nantes. Hala ere taldea ez zen lehen mailara igo 1963 arte. Marcel Saupin 1963ko ekainaren 10ean hil zen eta ezin izan zuen taldea lehen mailan jokatzen ikusi.

Jose Arribasen aroa

60. hamarkada bikaina izan zen taldearentzat bi liga eta superkopa bat irabazi zituelarik. José Arribas bilbotarra zen entrenatzailea eta famatu egin zen bere erasorako gogoa jeu à la nantaise izenarekin (Nantes erako jokoa). 1976 arte egon zen Nantesen eta bere lekukoa aurrez jokalari izan zen Jean Vincentek hartu zuen. 1983 artean hainbat Liga eta Kopa berri bat eskuratu zituen.

Nantes Atlantique

1992an izena aldatu zuen, FC Nantes Atlantique hartuaz. 2007 arte iraun zuen izen honekin eta bitartean garaipen berriak eskuratu zituen bi liga eta bi kopa, eta Txapeldunen Ligako finalerdietara ere iritsi zen 1996an.

Krisialdia

Emaitza onak bukatu eta 2007an bigarren mailara jeitsi zen, 44 urte goren mailan egin ondoren. Ordutik lehen eta bigarren mailan aritu izan da txandaka.

Palmaresa

Frantzian: 14

Europan: 1

Jokalari ezagunak

Didier Deschamps, Christian Karembeu, Claude Makelele.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Nantes Aldatu lotura Wikidatan
2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes