FC Rapid Bucureşti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fotbal Club Rapid București
Ezizena(k)Giuleștenii, Feroviarii,
Alb-Vișinii (more-zuriak)
Sorrera1923
Futbol zelaiaGiulești Estadioa
edukiera: 19.100 lagun
inaugurazioa: 1936
PresidenteaErrumania Daniel Niculae
EntrenatzaileaErrumania Adrian Mutu
LigaErrumaniako futbol liga
2022-235.a
Webguneawww.fcrapid.ro
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Rapid Bucuresti (errumanieraz Fotbal Club Rapid București), Errumaniako futbol talde bat da Bukarest hiriburukoa. Palmaresari dagokionez hiriko hirugarren taldea da, Steaua eta Dinamoren atzetik, hala ere 3 Liga eta 13 Kopa irabazi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errumaniako trenbideetako langile batzuek CFR Bucuresti eta Excelsior talde amateurrak elkartu eta talde profesionala osatu zuten. 1931ean hasi zen Lehen Mailan jokatzen Bukaresteko Rapid taldea. Ligarik irabazi ez arren 1935ean Kopa irabazi zuen eta 1937 eta 1942 artean sei Kopa jarraian lortu zituen. 1940an nazio arte mailako txapelketa batetako finalera iristen lehen talde errumaniarra izan zen. Mitropa Kopako finalera iritsi zen baina Bigarren Mundu Gerraren erruz ez zen final hori jokatu.

60. hamarkada bikaina izan zuen taldeak, 1967ko Liga irabazteaz gain nazio arte mailako txapelketak lortu baitzituen, 1964 eta 1966ko Balkandarren Kopak hain zuzen ere. Honetan ere errumaniar taldeen artean aintzindaria izan zen.

XX mende bukaera eta XXI hasiera onak egin zituen. 1994ean George Coposek taldearen jabetza eskuratu eta 2 Liga eta 4 Kopa eskuratu baitzituen. Hurrengo denboraldietan lehen eta bigarren mailaren artean ibili zen eta 2016an diru arazo larriak izan zituenez 4. mailara jeitsiarazia izan zen. Ordutik goranzko joera mantendu zuen eta 2021ean bigarren mailan 2. egin ondoren maila gorenera igo zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errumanian: 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balkandarren Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1964, 1966

Mitropa Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]