FC Red Star Saint-Ouen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Red Star Football Club 93
Ezizena(k) Red Star
Sorrera 1897
Futbol zelaia Stade Bauer
(Edukiera: 10.000)
Presidentea Frantzia Patrice Haddad
Entrenatzailea Frantzia Vincent Doukantié
Liga 3. maila
Webgunea http://www.redstar.fr/ Webgunea
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Red Star Saint-Ouen edo Red Star (izen osoa Red Star Football Club 93) Frantziako futbol talde onenetakoa izandakoa da, baina gaur egun hirugarren mailan ari da. Paris iparraldean dagoen Saint-Ouen hiriko taldea da eta etxeko partidak Stade Bauer zelaian jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jules Rimet eta Ernest Weberrek 1897 urtean sortu zuten Red Star Club Français izenarekin. Izen "ingelesaren" jatorria ez dago argi, batzuk diote garai hartan Parisen exhibizioak egiten ari zen Buffalo Billen izar gorria dela, beste batzuek Red Star Line itsasontzi konpainiarengatik izan zela.

Berehala talde indartsua bilakatu zen eta Frantziako Futbol Liga Txapelketaren sortzaileetako bat izan zen. Lehenengo titulu handia 1921an eskuratu zuen Kopa izan zen. Hurrengo bi urteetan ere Kopaz jabetu zen. Ligarik ez zuen irabazi ordea. Azkenengo titulua 1942ko Kopa du.

Hainbat izen izan ditu historian zehar:

  • Red Star Club Français (1897–1906)
  • Red Star Amical Club (1906–1927)
  • Red Star Olympique (1927–1946)
  • Red Star Olympique Audonien (1946–1948)
  • Stade Français-Red Star (1948–1950)
  • Red Star Olympique Audonien (1950–1957)
  • Red Star Football Club (1957–1968)
  • AS Red Star (1978–1984)
  • AS Red Star 93 (1984–2003)
  • Red Star Football Club 93 (2003–)


Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Red Star Saint-Ouen Aldatu lotura Wikidatan