FC Spartak Mosku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Futbolʹnyĭ Klub Spartak Moskva
Ezizena(k) "Myaso" ("haragia")
Narodnaya komanda ("herriaren taldea")
Sorrera 1922
Futbol zelaia Luzhnikí estadio olinpikoa
(Edukiera: 78.360)
Presidentea Errusia Leonid Fedun
Entrenatzailea Errusia Valeri Karpin
Liga Errusiako futbol liga
2012-13 Errusiako futbol liga, 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
FC Spartak Mosku, 1939ko taldea.
Moskuko Spartak eta Dinamoren arteko partida elurpean.
Spartakeko zaleak.

Moskuko Spartak Fubol Taldea (errusieraz Футбольный клуб «Спартак» Москва) Moskuko futbol talde bat da, Errusiakoa. Sobietar Batasunaren garaian, txapelketa ugari irabazi zituen (12 liga eta 10 kopa) eta Errusiako Premier Liga sortu zenetik talderik oparoena izan da, 9 Liga eta 3 Kopa. Etxeko partidak Luzhnikí estadio olinpikoan jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spartak Fubol Taldearen sorrera Nikolai Starostin jokalariari loturik dago dudarik gabe. Starostin izotz hockey jokalaria zen baina 1920 urtean aita hil zitzaion eta familia aurrera ateratzeko udan futbolean jokatzen hasi zen. 1922an Ivan Artemiyev eta berak Krasnaya Presnya izenarekin sortu zuten futbol taldea. Auzoan Dinamo Mosku taldea zeukan eta lehen urteetan haren itzalean egon arren urtez urte maila hobetzen joan zen.

Spartak izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an Sobietar Batasuneko Liga sortu zen. Garai hartako talde nagusiek babesle garrantzitsuak zituzten, (Dinamok polizia, CSKA-k armada...). Krasnaya Presnya herriaren taldea zen eta horregatik Starostinek taldearentzako Spartak izena proposatu zuen Erroma garaiko Espartako gladiadorearen irudiak taldea ongi ordezkatzen zuela ikusiz. Lehenenpo txapelketa Dinamok irabazi zuen eta bigarrena Spartakek. Bigarren Mundu Gerraren aurretik beste bina Liga eta Kopa ere eskuratu zituen.

50. hamarkada: Joko ikusgarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50. hamarkadako txapelketak Spartak eta Dinamoren artean banatu zituzten. Spartakek joko ikusgarria egiten zuen eta SESBeko futbol selekzio nazionala Spartakeko jokalariez osatu zen ia erabat. 1956an Luzhnikí estadio olinpikoa inauguratu zuen. 1952 eta 1971 artean 6 Liga eta 5 Kopa eskuratu zituen.

80. hamarkada: Konstantin Beskov[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70. hamarkadan mailak behera egin zuen eta 1976an bigarren mailara jeitsi zen. Konstantin Beskov entrenatzailea fitxatu zuen eta honek harrobiaren aldeko apustua egin zuen. Emaitzak harrigarriak izan ziren 1979an Liga irabazi baitzuen.

Hamarkadako berri txarrena 1982ko urriaren 20an gertatu zen. UEFA Kopako partida jokatzen ari zen HFC Haarlem talde herbehereetarraren aurka jokatzen ari zela jende uholdea gertatu zen eta 66 zale hil ziren.

1987an irabazi zuen azkenengo Liga Konstantin Beskovek eta Sobietar Batasuna desegin aurretik beste Liga bat (1989an) eta Kopa bat (1992an) lortu zituen.

Errusiako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Ligak abiatu zirenetik palmaresik onena duen taldea da, 9 Liga eta 3 Koparekin. Sobietar Batasunean zeuden taldeek elkarrekin jokatzen duten Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa ere sei aldiz irabazi du. 1992 eta 2001 artean Oleg Romantsev presidente eta entrenatzailearen eskutik liga titulu guztiak eskuratu zituen bat ezik. Ordutik ez du berriz liga irabazi baina 2005etik hona 5 aldiz izan da bigarrena.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasuneko txapelketak: 23[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako txapelketak: 12[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Independenteen Erkidegoko txapelketak: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Spartak Mosku Aldatu lotura Wikidatan