FC Xakhtar Donetsk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
FC Xakhtar Donetsk
Ezizena(k) Hirnyky (Meatzariak), Kroty (Satorrak)
Sorrera 1936
Futbol zelaia Donbass Arena
(Edukiera: 52.187)
Presidentea Ukraina Rinat Akhmetov
Entrenatzailea Errumania Mircea Lucescu
Liga Ukrainako Premier Liga
2012-13 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Xakhtar Donetsk (ukraineraz ФК «Шахтар» Донецьк) Ukrainako Donetsk hiriko futbol talde profesionala da. Gaur egun Ukrainako talde nagusia da azken ligak irabazi baititu. UEFA Kopa bat ere badu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xakhtar Donetsk 1936an sortu zen, hasieran Stakhanovets izenarekin. Izenak "stakhanovtarrak" esan nahi du, Alexey Stakhanov meatzari heroiaren omenez. 1946an Donetskeko meatzari elkarteak Stakhanovite izena ordezkatu eta Shaktyor izena hartu zuenean futbol taldeak ere izen bera hartu zuen.

Sobietar garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen lehenengo garaipenak 60. hamarkadaren hasieran iritsi ziren Oleg Oshenkov entrenatzaile zela. 1961 eta 196ko kopak irabazi zituen. Sobietar Ligarik irabazi ez arren 1975 eta 1979an bigarren postuan gelditu zen. 80. hamarkadan beste bi kopa eskuratu zituen.

Ukraniako garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90. hamarkadan Dinamo Kiev izan zen Ukrainako talde nagusia baina 1997an Kopa irabaztearekin batera Xakhtarren "urrezko aroa" iritsi zen, gaur egun ere aurrera darraiena. Batez ere 2005etik aurrera ia dena irabzi du Ukrainan eta hau borobiltzeko 2009ko UEFA Europa Leagueko garaipena iritsi zen, final-erdietan gainera Dinamo Kiev kanporatu zuelarik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasunean: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainan: 22[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serhiy Rebrov, Dmitro Txigrinski, Elano Blumer, Ciprian Marica, Viktor Onopko, Cristiano Lucarelli.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xakhtarrek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2013-14 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Real Sociedad
Xakhtar
0-2
4-0
Xakhtar
Real Sociedad

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Xakhtar Donetsk Aldatu lotura Wikidatan