FF Virginis

Wikipedia, Entziklopedia askea
FF Virginis
Behaketa
Distantzia Lurretik132,1318 pc
Itxurazko magnitudea (V)7,07, 7,07, 7,09, 7,0715, 7,1, 7,152 eta 7,148
Mota espektralaApEuSrCr
KonstelazioaVirgo
Abiadura erradiala−2,8 km/s
Igoera zuzena216,48282693915 °
Deklinazioa0,9927101288772 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa2.560.000 km
Argitasuna32 L☉
Izendapenak

FF Virginis (FF Vir) Virgo konstelazioko +7,12 itxurazko magnitudeko izar bat da. Fi Virginisetik 3º Iparraldera dago. Hipparcosen paralaje datuen murrizketa berriaren arabera gure eguzki-sistematik 347 ± 24 argi-urteko distantziara dago.

FF Virginis A2p espektro motako izar zuri bat da, non pak izar kimikoki berezi bat dela adierazten duen. Bere tenperatura efektiboa 9330 eta 9500 kelvin bitartekoa da eta bere argitasuna gure eguzkiarena baino 32 aldiz handiagoa da. Bere erradioa gure eguzkiarena baino 2,15 aldiz handiagoa da eta bere ardatzaren inguruan 3,0 kilometro segunduko proiektatutako abiadura erradialarekin biratzen du, bira bat 130 egunetik behin betez. Bere masa gure eguzkiarena baino 2 eta 2,3 aldiz bitartean handiagoa da, baina ez dago adostasunik bere adinari buruz. Iturri baten arabera izar honek soilik 11 milioi urte dituen bitartean, beste batek 114 milioi urte dituela dio.

FF Virginis 0,06 magnitudeko dizdira bariazio bat duen Alfa2 Canum Venaticorum izar aldakor bat da. Bere espektroak kromo eta estrontziozko xurgaketa lerro indartsuak ditu, eta izar aldakor hauengan bereizgarria den bezala, eremu magnetiko handi bat du (<Be> = 1859 G). Izar hau Prestonen izarra bezala ere ezagutzen da, George W. Preston astronomoa izan baitzen 1970ean izar honen eremu magnetikoa eta espektroa aldakorrak zirela deskubritu zuena, baita elementurik astunenak azaleko eremua biziena den tokietan kontzentratzen direla ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]