FUD
Wikipedia(e)tik
Fear, uncertainty, and doubt (FUD), salmentetan eta marketingean erabiltzen den erretorika taktika baten izena da: beldurra, ziurgabetasuna eta zalantza, euskaraz.
FUD egiten duena saiatzen da iritzi publikoari pertzepzio negatibo bat sortzen, informazio ezkor eta azalekoa zabalduz. Enpresa jakin batek, adibidez, FUD erabili lezake konpetentziako enpresaren produktuen kontra egiteko fama txarra zabalduz. Batzutan aldatzearen kostuak haundiagoak direla pentsaraztea da helburua eta beste batzuetan konpetentziako enpresei hazten ez uztea.
Hitza hardware industrian sortu zen desinformazio taktikak izendatzeko eta, ordutik, oso sarri erabili izan da.