Fabien Barthez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fabien Barthez (2006).

Fabien Barthez (Lavelanet, Ariège, Frantzia, 1971) futbolaria da, atezaina hain zuzen.

[aldatu] Bizitza

Tolosa Okzitaniako formazio-zentroan sartu zen hamabost urte zituela, eta handik bost urtera egin zuen debuta lehenengo dibisioan. 1992an, Olympique Marseillakora eraman zuten. Didier Deschampsen zuzendaritzapean, Europako Txapeldunen Kopa lortu zuten. Taldea bigarren dibisiora jaitsi bazen ere, Fabien Barthezek taldean jarraitu zuen, eta lehenengo mailara igotzen lagundu zion Olympique taldeari, 1995ean AS Monako taldera joan aurretik. AS Monakon bost denboraldiz aritu zen, eta bitan lortu zuen Frantziako Txapelketa, 1997an eta 2000n. Gero, Manchester United ingeles taldearekin egin zuen kontratua, futbolean atezain batek inoiz izenpetu duen kontraturik garestiena, hain zuzen.

Frantziako futbol selekzioarekin 1994an aritu zen lehenengo aldiz. Maila handia badu ere, Bernard Lama atezaina izan da Frantziako taldean nagusi 1998ko Kopa arte. Selekzioarekin, munduko txapeldun izan zen, eta 2000. urteko Europako Txapelketa irabazi zuen.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak