Fabiola de Mora y Aragón
Wikipedia(e)tik
Fabiola de Mora y Aragón Belgikako erregina izan zen, 1960. urtetik 1993. urtera (Madril, 1928). Jatorriz espainiarra da. Casa Rierako markes Gonzalo de Mora Fernándezen eta Blanca de Aragón y Carrillo de Albornozen alaba. Erizaintza-ikasketak egin zituen eta Madrilgo ospitale batean lan egin zuen. Belgikako Balduin I.arekin ezkondu zen 1960an. Hainbat lan egin du kultura, hezkuntza eta osasun publikoaren arloetan. Buruko gaixotasuna dutenei laguntzeko Reina Fabiola Espainiako Fundazioaren sorrera babestu zuen, baita Haurrentzako Reina Fabiola Unibertsitate Ospitalearen sorrera ere. Senarra hil zitzaionean (1993), erregina izateari utzi zion, titulua gorde zuen arren.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.