Fabulous Disaster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fabulous disaster» orritik birbideratua)
Fabulous Disaster
Datuak
JatorriaSan Francisco (Kalifornia, Estatu Batuak)
Musika motaPunk Rock, Hardcore Punk
Urteak1998 - 2007
Produkzioa
Diskoetxea(k)I Scream
Fat Wreck Chords
Evil Eye
Pink and Black
Taldekideak
Lynda Mandolyn
Squeaky
Sally Disaster
Lizzie Boredom
Cinder Block
"Mr Nancy" Kravitz
Laura Litter
Informazio gehigarria
http://www.fabulous-disaster.com
Facebook: FabulousDisaster2014 Bandcamp: fabulousdisaster Last fm: Fabulous+Disaster Musicbrainz: 9102829d-ac09-444a-a689-cd795ac13091 Songkick: 15984 Discogs: 330761 Allmusic: mn0000127988 Edit the value on Wikidata

Fabulous Disaster, 1998an Kalifornian (Ameriketako Estatu Batuak) sortutako punk-rock taldea zen, denak emakumeak zirelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fabulous Disaster, San Franciscon sortu zen 1998an eta urte berean Pretty Killers diska kaleratu zuten Evil Eye diskoetxearekin. 2000. urtean, Fat Wreck Chords diskoetxearekin sinatu zuten eta Put Out or Get Out diska kaleratu zuten.

2003an Panty Raid! beraien hirugarren lana grabatu zuten eta mundu osoko bira bat burutu zuten. Bira honetan, NOFX, Mad Caddies, The Briefs edota The Dickies taldeekin jotzeko aukera izan zuten. 2004an, I´m a Mess izeneko EP bat kaleratu zuten, formazio berriarekin.

Honen ondoren, beste bi EP kaleratu zituzten, baina oraingo honetan elkarbanaturiko lanak izan ziren. Lehena, OC Toons taldearekin izan zen eta bigarrena, Madrilekoak diren Zinc taldearekin kaleratu zuten.

2007ko maiatzean, Love At First Fight diska kaleratu zuten. Urte berean ordea, taldearen desagertzeaz informatu zuten beraien web orrian. Nofx taldeko Fat Miken iritziz, Fabulous Disaster, 2000ko hamarkadako emakume punk talderik onena izan zen.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lynda Mandolyn - Ahotsa eta gitarra 1998 eta 2003 urte artean
  • Sally Disaster - Bateria
  • Squeaky - Gitarra eta ahotsa
  • Lizzie Boredom - Bajua
  • Cinder Block - Ahotsa
  • "Mr Nancy" Kravitz - Bajua
  • Laura Litter - Ahotsa

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]