Fagozito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikroskopio elektronikoaren bidez egindako argazki honetan bi fagozitok (neutrofiloek, hori kolorean) karbunkoaren bakterio batzuk (laranjaz) fagozitatu eta irensten dituzte.

Fagozitoak odolean eta ehunetan dauden eta fagozitosia egiten duten zelulak dira, mikrobioak eta partikula arrotzak irentsi eta indargabetzen dituztenak. Odola eta ehunetako "garbiketa-sistema" osatzen dute, immunitate-sistemaren funtsezko elementuak izanik.

Animalia guztiengan agertzen dira, baina ornodunengan dute garapen handiena (giza-odolak 6.000 milioi fagozito ditu litroko). XIX. mendearen hondarrean aurkitu zituen Ilia Ilitx Metxnikov (Élie Metchnikoff) zientzialari errusiarrak (Fisiologia eta Medikuntza Nobel Saria jaso zuena 1908an).

Gai arrotzak suntsitzeaz gain, fagozitoek hildako zelulak eta hondar zelularrak ere fagozitatzen dituzte, buruturiko garbiketa prozesuetan hori baita ere oso eginkizun garrantzitsua.

Fagozito motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fagozitoen artean hauek dira aipagarrienak:

Fagozito hauek guztiek sistema erretikulu endoteliala osatzen dute: sistema honek batasun funtzionala du, baina ez anatomikoa (gorputzean zehar sakabanaturik baitago). Zeregin oso garrantzitsua betetzen du erantzun immunean.

Fagozitoak ez daude organo zehatz batean, gorputzean zehar mugimendu ameboidearen bidez mugitzen baitira. Zitokina izeneko molekulak ekoizten dituzte, immunitate-sistemaren zelulen arteko koordinazioan parte hartzen dutenak.

Fagozito guztiek lisosoma ugari dituzte, partikula arrotzen liseriketa prozesuan entzima hidrolitikoak askatzen dituztenak. Partikula arrotza irensten dutenean, fagozitoaren barnean fagolisosoma izeneko inklusioa sortzen da: hor liseritu egiten dira fagozitaturiko partikulak.

Zenbait fagozitok oxigenoaren konposatu toxikoak -erreakzio biokimikoetan sortzen direnak (hidrogeno peroxidoa, hidroxil erradikalak...)- erabiltzen dituzte mikrobio patogenoak akabatzeko. Oxigenodun produktu horiek ez diote kalterik egiten fagozitoari.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fagozito Aldatu lotura Wikidatan