Fahrenheit 451

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fahrenheit 451
Egilea Ray Bradbury (1953)
Generoa Diastopia
Datuak
Jatorrizko izenburua Fahrenheit 451
Argitaratzailea Ballantine Books
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 179
ISBN ISBN 978-0-7432-4722-1
OCLC 53101079
Euskaraz
Izenburua Fahrenheit 451
Itzultzailea Nagore Tolosa
Argitaratzailea Txalaparta (2010)
Bilduma Amaiur
Orrialdeak 218
ISBN ISBN 9788481365863

Fahrenheit 451 Ray Bradburyren fikziozko eleberri distopiko bat da. Liburuen irakurketa debekatuta dagoen eta pentsamendu kritikoa ezabatuta dagoen mundu batean dago kokatuta. 451 Fahrenheit gradu (233ºC inguru) "liburuak su hartu eta erre" egiten diren tenperatura da. Izan ere, eleberriko gizartean debekatuta dago irakurtzea, horrek pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza. Eta zoriontsua izatea derrigorrezkoa da.

Lehen aldiz nobela motz gisa argitaratu zen 1951n, Suhiltzailea izenarekin. Eleberri gisa 1953an argitaratu zuten. 1966an François Truffaut zinemagileak izen bereko filma egin zuen.

Eleberriak garaiko hainbat auzi garrantzitsu jorratzen ditu: Bradburyk "indar pentsamendu-suntsitzaliak" deitzen zuen McCarthyismoa 1950. hamarkadan; liburuen erretzea 1933ko Alemania nazian; Josef Stalinen liburuen eta autoreen debekua Sobietar Batasunean; eta arma nuklear baten leherketaren eragin izugarriak.

2010ean Txalaparta argitaletxeak argitaratu zuen euskaraz, Nagore Tolosaren itzulpena dela medio.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guy Montag: protagonista. Suhiltzailea da, baina bere lana ez da sua itzaltzea, liburuak erretzea baizik. 451 zenbakidun kaskoa buruan eta keroseno botatzen duen letoizko mangera eskuetan duelarik lan egiten du. Clarisse ezagutzean bere pentsamoldea erabat aldatuko da.
  • Clarisse McClellan: neska alai eta irekia da. Bere ikaskideek eta irakasleek ez dute oso maite, beti “zergatik” galdetzen duelako, “nola” galdetu beharrean, baita arreta naturan jartzeagatik ere, teknologian jarri ordez. Bere eraginagatik Montagen pentsamoldea erabat aldatuko da. Egun batean desagertzen da eta Montagen emazteak esaten dio auto batek harrapatu eta hil zuela.
  • Beatty kapitaina: Suhiltzaileen burua. Aspaldian irakurle amorratua izan zen, baina orain liburuak gorroto egiten ditu, elkarren kontraesanean baitaude. Montagek erre eta hiltzen du.
  • Faber: irakasle ohia. Egoeraren guztiz kontrakoa da baina horri aurre egitearen beldur da. Hala ere, estrategia bat adosten du Montagekin, liburuak ezkutuan inprimatzeko.
  • Mildred Montag: Guy Montagen emaztea. Oso konformista eta egoeraren aldekoa da. Guy salatzen du.
  • Granger: intelektual iheslari batzuen burua da. Liburuen edukia ikasten dute buruz, horiek inoiz ez galtzeko.