Fair Head

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fair Head
Fairhead.jpg
Fair Head lurmuturra Ballycastle udalerritik ikusita.
Fair Head non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Fair Head
Eskualdea Antrimeko konderria
Koordenatuak 55°13′31″N 6°8′34″W / 55.22528°N 6.14278°W / 55.22528; -6.14278Koordenatuak: 55°13′31″N 6°8′34″W / 55.22528°N 6.14278°W / 55.22528; -6.14278

Fair Head (irlanderaz an Bhinn Mhór) lurmuturra Irlandako ipar-ekialdeena kokatuta dagoen lurmuturra da. Hain zuzen ere, Ipar Irlandako Antrim konderrian kokatzen da. Ballycastle udalerritik 5 kilometro ekialderuntz dago, lur lehorretik Rathlin uhartera hurbilena dagoen lur eremua da. Harkaitz eskaladan jarduteko leku oso egokia da, batzuen ustez Irlanda eta Erresuma Batuko eskaladarako harkaitz egokienen artean dagoelarik.

Bertatik egun argiz itsasoan zehar Eskoziako Mull of Kintyre lurmuturra ederki asko ikus daiteke. Geografiako liburuen arabera Irlanda osoko distantziarik luzeena "Fair Head eta Mizen Head" edota "Mizen Head eta Fair Head" lurmuturren artekoa omen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]