Faisal II.a
Wikipedia(e)tik
Faisal II.a[1] (Bagdad, Irak, 1935 - 1958) Irakeko erregea izan zen 1939-1958 bitarteko urteetan. Faisal I.aren biloba zen. Errege egin zuten Rhazi I.a bere aita ezbeharrez hil zenean (1939), Abd Allah bere osaba erregeorde zela. Rashid Alik jo zuen estatu-kolpearen ondoren (1941), amak erbestera eraman zuen. 1953an Irakera itzuli ondoren, erregetza hartu eta Irak eta Jordaniako errege hatxemitek osaturiko Arabiar Batasuneko buru bihurtu zen, Arabiar Errepublika Batuari aurre egitearren (1958). 1958ko Irakeko iraultzaren ondoren, aginpidetik kendu eta hil egin zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.