Faisalabad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Faisalabad

Faisalabad
Faisalabad bandera

Faisalabad armarria

Izen ofiziala فیصل آباد
Estatua PakistanPakistan
Probintzia Punjab
Koordenatuak

31°21′N 72°59′E / 31.350°N 72.983°E / 31.350; 72.983Koordenatuak: 31°21′N 72°59′E / 31.350°N 72.983°E / 31.350; 72.983

Faisalabad non dagoen adierazten duen Pakistan-ko/-go/-eko mapa
Faisalabad
Eremua 1.280 km²
Garaiera 184 m
Biztanleria 4.177.246 bizt. (2010)
Dentsitatea 3.263,47 bizt./km²
http://www.faisalabad.gov.pk/

Faisalabad[1] (1977 arte, Lyallpur[1]) Pakistango hiri eta barruti bat da, Punjab probintziakoa. Chenab ibaia hiritik 30 km ipar-mendebaldera dago. Lahoreren ondoren, Punjab probintziako hiririk handiena da. Pakistango hirietan hirugarrena da. Pakistango erdialdeko industriagune garrantzitsua da, eta errepideen eta trenbideen gune batean dago.

Punjabeko erdialdeko lautadan dago, eta inguruko nekazaritza-produktuen merkataritzaren gunea da. Industria kimiko garrantzitsuak daude, eta ehungintza eta elikagaigintzako industriak ere bai. Nekazaritza Unibertsitatearen egoitza da (1906an sortua).

Klima aridoa du: uda (apiriletik urrira) beroa da (udako batez besteko tenperatura maximoa 39 °C da, eta minimoa 27 °C), eta negua (azarotik martxora) epela (neguko batez besteko tenperatura maximoa 17 °C da, eta minimoa 6 °C). Euri gutxi egiten du (300 mm urtean, batez beste), eta ia uztailean eta abuztuan bakarrik egiten du euria.

Hiria 1890ean sortu zen, eta Lower Chenab koloniako gune operatiboa izan zen. 1898an udalerri-kategoria eskuratu zuen.

2005ean, Faisalabad hiri-barruti gisa berrantolatua izan zen, eta 8 herri autonomotan banatu:

  • Lyallpur Town
  • Madina Town
  • Jinnah Town
  • Iqbal Town
  • Chak Jhumra Town
  • Jaranwala Town
  • Samundri Town
  • Tandlianwala Town

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faisalabad Aldatu lotura Wikidatan