Faiyum
Wikipedia(e)tik
Faiyum gobernazioa Egipto Garaiko probintzia da, Nilo ibaiak zeharkatzen duen mendiarteko zokogune batean dagoena (43 m itsas azalaren azpian).
1.827 km2 ditu eta 1.495.000 biztanle (1985). Hiriburua Madinat al-Faiyum du (145.000 biztanle, antzinako Krokodilopolis).
[aldatu] Historia
Garrantzi handiko papiroak aurkitu ziren bertan. Krokodilo-burua zuen Sobk jainkoa gurtzen zuten bertan.
[aldatu] Ekonomia
Nekazaritza da nagusi (garia, kotoia, fruituak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.